« Parien kontakizuna | Kontraesana besarkatu »
Biharraren hegietan / Maddi Sarasua Laskarai / Maiatz, 2024
Lora dadin deika Maddi Galdos Areta / Argia, 2024-06-23
Neguko naretasun hotz eta lur etzearen ostean etor daitekeenaren promes izaten da udaberria, eta hainbatek eta hainbatetan idatzi izan diote lora dadin deika. Promesak promes, ordea: ez da inoiz udaberri ziurrik galbidean den lurrean. Ez behintzat aldaketaz edo, zehazki, iraultzaz ari bagara. Maddi Sarasua Laskaraik (Itsasu, 1995) argiki dihardu horretaz argitaratu berri duen Biharraren hegietan (Maiatz, 2024) poema bilduman. Lerratu egin nahi izan ditu lerrook, irakurleoi “dei egin diezazueten esnatzean / istorioek historia idaztera”.
Hiru ataletan banatu ditu itsasuarrak liburua osatzen duten 61 poemak. Katez beste ataleko poemek gaur arte heldu diren kateak dituzte jopuntuan: izan lotzen gaituztenak zein askatu, borondatez sortu izan direnak. Bertan gailentzen den gutasunak zein hizpide diren ziklo aldaketak eta belaunaldi arteko arrakalak liburu osoa zeharkatzen dute, bildumaren muina “mundu honez beste egitera” doazenen borondate politikoa dela gaineratuta.
Zulodun zapatak atalak eguneroko kontuetara gehiago hurbiltzen direnak ditu hizpide, tartean, garaiotako inguruei erreparatuta: bertan aurki daitezke lansaripeko lanaren zama, zubipeko oheak zein bestelako egia gordinak, baina baita itxuraz intimoago diruditen zalantza eta minak ere. Goiza da orain atala posible denaren aldarri da bere horretan, ahaleginetan dabiltzanen ahaleginen lekuko, grina-iturri: gorri koloreko lore txikiak ageri baitira engaiatutako esku zimurgabeetan.
Hainbat autore dakartza Sarasuak orriotara, aitortzaren eta berridazketaren artean egun dugunarentzat zentzu berrituen bila. Halaber, olerkietako batzuk gertaera edo ekitaldi jakin baten karietara sortutakoak direna dago adierazita: poesia ez baita gelako bakardadeetara mugatu beharrik. Idazkera neurritsua da olerkiotakoa, eta errimek zein hotsen errepikapenen gisakoek doinu eta erritmo gozagarriak eskaintzen dizkiote irakurleari.
Gopeguiri irakur dakioke askatasuna ez dela, akaso, nora goazen erabakitzea, baizik eta non kokatzen garen aukeratzea, joan nahi dugula ikasi ahal izan dugun tokira joaten ahalegintzeko. Eta horixe da Sarasuak orriotan dakarkiguna: hegi bat, finean, begiekin urrunera ikusi ahal izan eta ibilian abiatzeko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez