kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Mesfida zaitez / Bea Salaberri / Txalaparta, 2024

Haien izenak ere abestu ditzagun Jon Jimenez / Gara, 2024-06-02

Abertzaletasunean aurkitu zuen Laurendiak bere lekua sendiaren baserriaz eta unibertsitateaz harago. Halako moldez uzkurtzen zitzaizkion barneak aitaren koldarkeriarekin, batetik, eta akademiaren lehiakortasun indibidualistarekin, bertzetik. “Abertzaletasuna erresistentzia zen sustut, egunero frogatzea existitzen zela, iritzi eta asmoekin. Eta erresistentzia zen egunero mundu egoistaren aitzina agertzea, behin eta berriro, aldatzea lor zitekeelakoan. Begi bistakoa gertatu zitzaion: batzuetan noren alde egon hautatzea sinplea da, are gehiago begiratu ondoan nor diren beste aldekoak”. Kontraesanak, kezkak eta itaunak sortu zitzaizkion, egiazki, lehendanik. “Mesfida zaitez” erraten zion aitak ernai egon zedin bizitzaren zeinahi gorabeheraren aitzin, eta fite ikasi zuen buruzpidea politikako kontuetara egokitzen. “Erakundea. Hala erraten zen komunzki. Hasieran, Laurendiari bitxia zitzaion ikusezina zen talde hori hain presente izatea solasetan, baina plegua hartu zuen laster, onartu beharra baitzen ageri ez zena ere bazela, eta ikusten ez zenak biziak baldintza zitzakeela”. Baita berea ere. Emeki-emeki segituko ditugu bere engaiamenduaren urratsak bertzelakotzen doan Baiona Ttipi batean zehar ere, bi hamarkada baino gehiago gibelerat egin eta gaurdaino.

“Egin” egunkaria itxi berri zuen Garzon epaileak eta “Gara” sortze bidean zen, Negu Gorriakek azkenekoz dantzatuko zuen agertokietan, Boluetan zartatuak izan ziren lau kideren gorpuak askatasunari emanak… Hegoaldeko gertakizunen durundia ihesean iristen zen hego eta ipar aldeak bat egiten zuten hiri hartako giro endredatu hartatik izenik gabeko erakunde haren desegiterainoko bidea egin digu Bea Salaberrik (Donamartiri, Baxe Nafarroa, 1979) “Mesfida zaitez” (Txalaparta) nobelan. Soinu banda luzexka batez lagundurik, euskara lirain batez eta sasiak babesten zituztenen begietatik erakutsiko dizkigu mudatzen diren garaiak eta, haiekin batera, laguntzeko erak ere. Garazi Arrula editoreak “epikotasun domestiko” baten gisan deskribatu du eleberria. Eta hori izan da, hain zuzen, ETAren laguntzaileen xarma eta bidea. Isilpeko lanak egiteagatik eta, bereziki, emakumeak izateagatik. Herri xehearen, jendearen epikotasunik gabeko epikotasun bat apika, historiak edota literaturak aurpegi bat ematen ez dien artean, gure haurrek biharko ikastoletan haien izenak ere abestu ditzaten. Izaten ahal delarik fikzioan Laurendia edo, errealitatean, Graxi Etxebehere.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak