kritiken hemeroteka

8.308 kritika

« | »

Gizon barregarriak / Joxean Agirre / Elkar, 2024

Erretiroa intentsitatez bizi daiteke Sara Cabrera / Bilbao, 2024-04

Erretiroa ez da ibilbidearen amaiera, bizitzan zeharkatu behar izaten dugun hurrengo atea baizik. Eta horrela hartu dute etapa berria Gizon barregarriak (Elkar) eleberriaren pertsonaiek. Joxean Agirreren lan honetan jubilatu talde bat eta emakume gazte bat, Maria Mendizabal, ezagutuko ditugu. “Maria Mendizabalek bere eleberria argitaratu eta berehala hasi ziren arazoak. Izenburua ere halakoxea zuen, Nire ohetik igaro direnak, eta arrapaladan erosi eta irakurtzeko gogoa eman zezakeen, baldin eta neska, Maria delako hori, ezaguna izan balitz, baina ez zuen inork ezagutzen, ez bada bere etxean, Gabirian, edo Ibaetako campusean Antropologiako ikaskideen artean”.

Horrela hasi da eleberria. Bertan pertsonaia bakoitza paregabea da. Liburuak harrapatzen zaitu, ixtea kostako zaio irakurleari, 187. orrialdera iritsi arte. Lehenengo pertsonan kontatua, sexualitatea, politika, historia eta umorea nahasi ditu, gainera, epaiketak, liburuen sorkuntza, maskulinitatea eta denboraren igarotzea aztertu dituen bitartean. Narratzailea komando baten kidea izan zen, eta jubilatu ondoren, aspertzen hasi da. Horregatik, apustu batengatik eta aspaldiko garaiak gogoratzearren, bahiketa eta atrakoa antzeztuko dute.

Zergatik erabaki dute hori? Norekin egin dute apustua? Erabakia garai batean haien atzetik ibilitako ertzainekin batera hartu dute. Eta Maria agertu da, uniformatuen usainak aztertzen dabilelako, doktore-tesirako. Usain bereizgarriak dituzte zerbitzu bakoitzeko agenteek? Zer usain dauka bakoitzak? Nola deskubritu daiteke hori? Galdera horiei guztiei erantzuna emateko, Gizon barregarriak liburuaren irakurketan murgildu beharko da.

Joxean Agirre

Izan ere, eta askotan liburudendetan eta liburutegietan zer irakurri erabakitzea kostatzen dela kontuan izanda, Joxean Agirreren eleberria izan daiteke gure hurrengo irakurketa. Osagai guztiak ditu idazle eta kazetari azpeitiarraren lanak ezagutzen hasteko. Eta liburu gehiago deskubritzeko grinarekin geratzen baldin bagara, Lehen triptikoa, Gizon bat bilutsik pasiloan barrena, Elgeta, Romain zen bere izena, Adiskide bat nuen eta Nobela errealista bat deskubritu ditzakegu ondoren. Dena Joxean Agirre Odriozolaren mundu literarioan sakontzeko bidean.

Azken kritikak

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak