kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Izotz ura / Lide Hernando Muñoz / Susa, 2023

Nobela nostalgikoa belaunaldi iritsi berri batentzat Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2024-03-23

Lide Hemandoren eleberriaren protagonista hirukoitza da: Saioa, Mara eta Xantiren inguruan egituratzen da trama. Iraganeko harreman gorabeheratsua bat-batean amaituko da Saioaren eta Mararen artean sortutako gatazka baten ondorioz eta egunera arte iraungo du haserreak. Eleberria aurreikusitako heriotza baten moduan hasten da, Xantiren heriotza jakin berritan, Saioak eta Marak hainbat urteren ondoan elkar topatu beharko dute haren hileta omenaldian. Horrek, iraganeko gatazkak birpasatzera eramango ditu eta momentuan haiei zein modutan aurre egin erabaki beharko dute.

Eleberriak atzera begira erara kontatzen hasitako tramaren gaineko misterioa mantentzen ongi funtzionatzen du. Xantiren heriotzaren berri hasieratik eman eta gero, Saioaren eta Mararen arteko arazoaren zergatiak pixkanaka jakinarazten joango da narratzaile orojakilea. Horretan, bi emakumeen ahots intimoa helarazten digu Hernandok, eskola garaietaraino eramanez. Ondo asmatzen du bi nerabek taldean enkajatzeko ahaleginean aurre egin behar dieten beldurrak izendatzen, taldeak nor edo nor baztertzean testigu jarduten duenaren kulpa, mendekua nola egosten den.

Azken finean, harreman baten hasiera eta amaieraren tenporizazioa egiten du Hernandok nerabeen bizitzan jazoera esanguratsuenak izaten direnak nabarmenduz. Izen eta abizenak dituzten bi neskaren oroitzapenak diren hauek ezein euskal gazterenak izan daitezke kontakizunak hartzen duen tonu intimoa eta inguruaren konposizioa, kasu honetan politikoa, gaztetxea, musika-taldeak… etab. Aldi berean, 2000 hamarkadako euskal gazte giroaren kronika egiten du egileak. Idazlearen lehen eleberria izanda, tonua asmatzen egindako lan oso duina.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak