« Omenaldia herritik eta herriarentzat | Nobela nostalgikoa belaunaldi iritsi berri batentzat »
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz / Perry Anderson (Amaia Astobiza / Iñigo Roque) / Katakrak, 2024
Erabili eta pasa Irati Majuelo / Berria, 2024-03-17
Genozidio baten erdian, zertarako balio du liburu batek? Erantzun zaila duen galdera da. Eskuarki, inor bonba-jasatik babesteko ez. Alabaina, erabateko aldaketarik lortuko ez duela jakin arren, pentsatzera, mintzatzera, kalera ateratzera bultzatu dezake idazki batek. Errelatoa borroka dezake. Informazio kontrajarriaren eta harrabots komunikatiboaren aurrean pausa eta argia eskaini. Halako zerbait pentsatuko zuten Katakrak editorialean, baita Amaia Astobiza eta Iñigo Roque itzultzaileek ere, Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz lana argitaratzea erabakitzerakoan. Lurralde osoa suntsituta, Israelgo armada Rafahra sartzear dela iritsi da irakurleon eskuetara liburu hau, “erabili eta pasa” dioen liburu hau.
Perry Anderson historialari eta saiakeragilearen bi artikulu ezagun biltzen dira lan honetan, New Left Review aldizkari entzutetsuan argitaratuak biak ala biak. 2001ekoa da bata, 2015ekoa bigarrena. Egungoa ulertzeko, atzera iraganera begiratzea proposatzen du liburuak.
Presaka Beetlemerantz deritzon artikulua Israelen sorrera-egitasmotik abiatzen da, eta XX. mendea zeharkatzen duten gertakizunak aletzen ditu bigarren intifadara arte. Hala, besteak beste, agerian uzten ditu juduak lur hautatura bideratzeko asmoak —Erresuma Batua eta bi Mundu Gerlen ondorioak tarteko— atzean izan zituen interes inperialistak, palestinarren lurretan praktikan jarri ziren politika kolonizatzaileak eta Israelen AEBekiko menpekotasun harremana. Bi nazionalismoren arteko “norgehiagoka” modura definitzen du gatazka Andersonek; norgehiagoka erabat desorekatua dela azpimarratzen du, hala ere.
Bigarren artikuluak, Siongo etxea izena duenak, 2001etik aurrerako testuinguruari heltzen dio, zeinak Andersonek hasieratik seinalatu gisa, palestinarrentzat ez duen hobera egin: “Orduz gero, zenbateraino aldatu da?”. Aurrekoaren bidetik, begirada historikoa oinarri duela mintzo da idazlea, baina gehiago lantzen du saiakeraren alorra, batik bat Palestinako agintarien gidaritza zalantzan jarri, Israelek izan dezakeen etorkizunari buruz espekulatu edota Estatu bakarraren-bi Estatuen aukerez gogoetatzerakoan.
Oinarri historiko sendoko saiakera politikoa osatzen dute bi artikuluek, honenbestez. Liburu laburra da, trinkoa, dentsitate handikoa. Informazio ugari biltzen du, xehetasunak pilatzen dira oin-oharretan, eta ez beti azalpen luzez lagundurik. Beraz, ezin esan irakurraldi arin batez irensten den lana denik. Begirada pausatua behar du aipatzen diren izenak, datak, erakundeak ongi lotu eta puzzlea osatzeko. Akaso, denbora apur bat hartzea da egin dezakegun gutxienekoa.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi