« Hogei urte iraun zuen hamarkada | Erabili eta pasa »
Itzulerak / Miren Agur Meabe / Elkar, 2023
Omenaldia herritik eta herriarentzat Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2024-03-16
Miren Agur Meabek azaroan argitaratu zuen “Itzulerak” eleberria autorearen kontagintzan ohikoa den Lekeitioren alter ego Garraitzetan kokatua da. Bertan denboraren eta espazioaren gurutzatze zenbait kontatzen dira pertsonaia desberdinek beren iragan eta patua topatzen dutelarik itzulera moduan.
Hiru pertsonaietan dago fokalizatua kontakizuna, hirurak haien artean txandakatzen dira lehen pertsonan beren gorabeheren berri emateko. Hizlari nagusi Katalin dugu, XVI. mendera bidaiatuko duen gazte garaikidea. Bertan, Marija de Jauregi ezagutu eta haren irakaskuntzen berri emango digu, zientziak bizitza arrunta bereganatu aurretik kokatzen dena. Harekin espazio eta denbora trukatuko ditu Estefana gazteak. Gazte izanik ere, bi anai-arreben arbasoa den emakumea da Estefana, familiaren etxera helduko dena eta haren garapena ezagutuko duena hainbat mende geroago. Bestalde, gazteentzako liburua izanik, hirugarren protagonista gaztearen papera haren anaia Gontzal nerabearen kontakizunak beteko du. Gazte irakurleak bi emakumeen hariak lotuko ditu familiako dorretxearen historia kontatzen duten eskriturak arakatuz. Kontakizun bikoitzaren efektu horrek euskarri logikoa ematen dio gertakari fantastikoari eta irakurketan ulergaitzen gertatu daitekeen alderdia goxatzen du irakurlearentzat. Horrek, Katalinen bidaian abenturak eta misterioa uztartzearekin batera, liburu irakurterrazean gozagarria bilakatzen du hau. Garraitzeta Lekeition kokatzen da, baina Erdi Aroan jauntxo familiak izan zituen ezein euskal herrirekin alderatu daiteke, idazleak berak aipatzen dituen hamarnaka beste herrien modura. Liburu bat da gazteentzat, opari bat Lekeitiorentzat eta omenaldi bat Marija de Jauregirentzat.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera