kritiken hemeroteka

8.308 kritika

« | »

Europa bezain zaharra / Joxe Azurmendi / Jakin, 2023

Netflix-ek Azurmendi irakurri zuenekoa Jon Jimenez / Gara, 2023-10-22

Zu zer zara lehenago, abertzalea ala demokrata? Alegia, zein nazio ikuspegirekin bat egiten duzu: frantziar ikuspegi arrazional, demokratiko, kosmopolita eta irekiarekin ala germaniar ikuspegi irrazional, hertsi, erromantiko eta etnozentrikoarekin? Edo, bertzera erranda: espainiar nazio ez-nazionalistarekin ala euskal nazio arrazistarekin? Halako edo antzerako galderekin has zezakeen Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Modernoko katedradun erretiratu eta gure garaiko euskal pentsalari emankorrenak edozein klase. Haren ikasleak izan garenok badakigu, jakin, zein zatekeen bere arrapostua: ez zait erantzuna inporta. Hots, galdera sortak iradoki eta narritatu baino ez du gura.

Eskola bat izan zitekeen “Europa bezain zaharra” (Jakin) bere azken saiakerak ere badu horretatik aski. Euskal Herria buruan baina gure herritik kanporako bidaia da, dena den, Azurmendik proposatzen diguna. Zorrotik at, haatik, ohiturik gauzkan akademia estiloa laga eta bertze estilo arinago bat eskaini digu zegamarrak, batzuetan bere bisitaldiak ere deskribatuz eta, ia guzietan, ipuin edo istoriotxo moduan irakurri daitezkeen kapituluak eratuz. Hori bai, aldamenean ez du uzten zorroztasuna, erudizioa, euskara joria, idazkera propio hain berezia eta literatura genero zein diziplina guzien azterketa. Monarkia-estatua, Eliza-erlijioa, hizkuntza eta bertze hainbat erpinen arteko elkarbideetan eta Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Aro Modernoko eraikin nabarmenen, puztutako mitoen eta genero anitzeko obra literarioren eskutik, joan-etorriaren helmugara eramaten gaitu filosofoak: nazioa, nazio eraikuntza eta nazionalismoa XIX. mendeko kontuak ez direla eta haien burua ez-nazionalistatzat duten herrialdeetan izan zutela jatorria. “Bidaiatuz nazionalismoa deskubritzen” digu Azurmendik, sinetsarazi zaigunaren aurka, non eta Ingalaterra, Espainia, Portugal, Frantzia eta Italiako sorrera loriatsuetan, noiz eta XIII. mendetik aurrera.

Dena den, Haritz Azurmendik egiten dion hitzaurre zolian ohartarazten zaigunez, “atzera eginagatik ere, ordea, Joxe Azurmendik aipatzen dituen topos gehienak ez daude historiaren bazterrean ahazturik. Hiru adibide: norbaitek jar dezake Netflixen “The King” (2019), eta hortxe topatuko du Azurmendik aztertzen duen “King Henry V” antzezlanaren pantailarako azken egokitzapena. Netflixen dago “Barbaren” (2020, 2022) telesaila ere: Tazitoren testua du oinarri hor kontatzen den istorioak. Bruno Dumontek, 2017an “Jeannette” eta 2019an “Jeanne” filmekin, Azurmendik dakartzan topikoetatik hirugarrena gaurkotu du. Nazionalismo hutsala sumatzen da denetan”. Telesail hauetan sakontzeko edo atzoko, gaurko eta biharko Euskal Herria eta munduaren gainean gogoeta egiteko, ezinbertzekoa zaigu bertze behin ere Azurmendiren pentsamendua.

Azken kritikak

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak