« Askatasunaren praktikari | Netflix-ek Azurmendi irakurri zuenekoa »
Oso latza izan da / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2023
Odolbildua Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-10-21
Liburu honek Joxe Arregiren erailketaz dihardu. 1981ean atxilotu eta bederatzi egunez hil arte torturatu zuten. Pasarte bortitza izan zen eta halaxe deskribatu du Mendigurenek. Ziegaren iluntasunean gertatutakoa zehazki jakiterik ez dago, sistema osoaren konplizitateak informazioa ezabatzen baitu; baina kazetaritzaren eta literaturaren ardura da iluntasuna argiz betetzea. Mendigurenek egun haietan gertatutakoa birsortu du informazio printzekin. Oraindik ere bizi diren ETAko militante ohien testigantzak, gutun zatiak, elkarrizketak, egunkarietako testuak… bilduz narrazio puskatua osatu du; irakurlea errealitatearen berreraikuntzan inplikatzen duen kontakizuna. 9 kapitulutan banatuta dago liburua eta hiru pertsonaiaren bidea jarraitzen du: Arregi bera, Juan Kruz Unzurrunzaga eta Bixente Ameztoi. Hil baino lehen onartu zuen Unzurrunzagak haiek izan zirela, beste sei lagunekin batera, zizurkildarraren hilotza lurpetik atera eta haren gorpuari argazkiak atera zizkiotenak. Argazki horiei esker eta artatu zuten espetxeko preso politikoen gutunari esker dokumentatuta geratu zen pertsona honen kasua. Iraganeko zenbait hutsune betetzeko dokumentazio lan sakona egin du idazleak. 1981eko garai gatazkatsuan testuinguratu du liburua beasaindarrak: Antonio Tejeroren Estatu Kolpea, Jose Maria Ryan ingeniariaren bahiketa eta hilketa, Lapurdin bizi ziren euskaldunen egunerokotasuna, kartzela barruko preso politikoen antolaketa… Eleberriak benetako gertakariak berreskuratzen ditu, eta kronologian jauzi txikiak egiten ditu paralelismo pertinenteak sortzeko. Begirada lerratua daukan arren, garaiaren konplexutasuna ondo biltzen duen liburua da eta garrantzia izango du memoria historikoaren eraikuntzan. Prosa arina hautatu du idazleak, gaiaren eta garaiaren gordinarekin kontrastea egiteko.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro