« Gerrako kilkerrak | Jokin Muñoz »
110. street-eko geltokia / Iñaki Zabaleta / Elkar, 2003
Berriro Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-10-10
Liburu gutxi dago Iñaki Zabaletaren honek izan duen arrakasta izan duenik, Euskal Herrian behintzat. 1985ean kaleratu zenetik, hogeita bost baino gehiago izan dira egin zaizkion argitaldariak, eta argitaletxearen datuen arabera 50.000 alde saldu ditu guztira, euskaldunon kopurua zenbatekoa den kontuan harturik, batere gaizki ez dagoena, gainera. Liburuaren historia bitxia bezain polita da. Iñaki Zabaletak 1983an idatzi zuen New Yorken bertan, bere ikasketak osatzen ziharduela. 1985ean Susa argitaletxeak kaleratu zuen eta hiru argitaldari egin zituen guztira. 1988an Elkar argitaletxeak hartu zuen kaleratzeko ardura eta azkeneko hauxe da 25. argitaraldia, berezia inondik inora.
Testu osoa berritu da Euskaltzaindiaren arautegiari jarraiki, zati batzuk gehitu dira han-hemen, lehenengo edizioan zeuden metroko irudiak berreskuratu dira, eta horrezaz gainera, hitz atzea erantsi dio egileak berak, liburuaren tonuarekin bat datorrena gainera.
Zergatik liburuaren arrakasta? Lehendabiziko aldiz irakurri nuenean ez nion gehiegizko baliorik eman. Ondo idatzitako liburua da, aitortzen dut, eta orduan iruditu zitzaidan helduentzat bainoago, gazteentzat zela gehiago. Abenturazko liburutzat jo baitaiteke, gazteek (eta zenbait helduk) telebistan eta zineman ikustera ohituta dauden irudiak baitakartza: New York hiria, New York hiriko metroa. Historia erraza da eta suspensea ere badu; nolabaiteko intriga eta exotismo apur bat ere bai. Ez da harritzekoa beraz arrakastadun liburua izatea, bestelako kulturetan ere halakoxe liburuak izaten baitira salduenak. Eta ez dut “salduena” zentzu peioratiboan esaten, asko saltzen duen idazle bat ez da idazle saldua, saltzailea baizik. Idazle bakoitzak bere irakurleak bilatzen ditu, batzuetan irakurlearen usteko ohiturei men eginez, besteetan bere baldintzak jarriz. Bere baldintzak jartzen dituen idazleak irakurle gutxi izaten ditu normalean eta ohikoan, baina gutxi horiek denak onak.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera