« Ipuinari leial | Jaiki eta hartu mikroa! »
Bar Gloria / Nerea Ibarzabal Salegi / Susa, 2022
Gloriarik gabeko taberna Nagore Fernandez / Berria, 2022-10-16
“Bizitzari darion distira oro moteldu zaio abereari tabernako koipe eta hauts artean”. Nerea Ibarzabalen Bar Gloria lehen eleberria irekitzearekin batera, hitz horiekin egingo du topo irakurleak. Protagonistek lan egiten duten tabernan eskegitako idi buru disekatuaz ari da narratzailea. Esango nuke, ordea, ez duela animaliaz bakarrik hitz egiten; inplizituki, hasieratik bertatik markatzen du obraren tonua eta pertsonaien kolorea, tabernak idi disekatu horren gisan harrapatu baititu pertsonaiak ere, irentsi eta desgastatu. Batez ere Rakel, Lopetegitarren alaba gazteena. Nahi ez duela ere, tabernan bizitzen eta lanean geratzea beste aukerarik ez duen pertsonaia da Rakel (nire ustez, fokalizatu nagusien artean protagonistena). Frustrazioak markatzen du, aldi berean, bere bizitza, bai eta harreman estuenekin duen tratu gazi-gozoa ere. Dena den, ez da narratzailearen begirada harrapatu duen pertsonaia bakarra nobelan, noizik behin Anarengan (Rakelen ahizpa) eta nebatzat harturiko Migelengan ere pausatzen baita diskurtsoa eta fokua. Eleberrian etengabe agertzen diren elipsiek eta, are, ordena zehatzik gabeko salto kronologikoek perspektibaz eta erpinez betetako errealitate bat erakusten diote irakurleari; harreman konplexuz eta mingotsez jositako konstelazio poliedriko bat eraikitzen digute epizentroa den Gloria tabernaren inguruan.
Epizentroa taberna baldin bada, trama hori guztia irudikatzen duen sinbologia idiek osatzen dute; nahiz tabernan barrari begira zintzilik dagoen bizigabeak, nahiz aitak egunero zaintzen dituen bizidunek. Ez dira bakarrik liburua irekitzeko idazleak aukeratutako motiboa, ezta tabernaren dekoratua ere, edo gero eta indartsuagoa den mundu industrializatuarekiko elementu dikotomikoa. Nago hori baino gehiago kontatzen duela idazleak aukeratu duen animalia horren bitartez, esan gabe kontatu ere. Idiei ematen zaien tratuak industrializazioa Euskal Herrian pausatzen ari zen garaiko talde subalternoei ematen zitzaien garrantzia(eza)ri imintzioa egiten dio, alegia, emakumeei, eta heterozuzentasunetik irtendako kolektiboei, ez-maskulinoei eta homosexualei (besteak beste). Eta keinu hori nabarmena da, bereziki, obraren hasierako partean, bukaerarantz tabernako idi buruaren oihartzuna eta itzala gutxiagotan agertzen zaigula kontuan izanda (gutxiegi, aukeran). Nolanahi ere, igartzen da erakustearen eta iradokitzearen alde egin duela idazleak, eta hitzez hitz eta modu esplizituan kontatzeari muzin egin diola. Showing, telling beharrean. Horixe da Ibarzabalek sinbologia aberekoi hori behin baino gehiagotan errepikatzeak eragin didana, eta literatur lanetan asko estimatzen dudan alderdia da hori, gainera.
Guztiarekin ere, liburuaren azalean agertzen zaigun eskeletoa bezain grisa den obra bat eraiki du Ibarzabalek: grisa leihotik ere sartzen ari den kez eta tximiniaz betetako herri industriala testuratzen zaigulako; grisa pertsonaien bizitzen eta harremanengatik. Bitsa darion errekastoaren aldamenean eraikitako taberna eta unibertso literarioa ez dira oharkabean pasatuko irakurleen ondotik.
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez