« Galtzerdiak bularretakotan | Amazona anakroniko bat »
Analfabetoa idazle / Agota Kristof / Alberdania, 2020
Letraratu Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2022-06-26
Gogoz eta beldurrez hartu dut Kristofek idatzi eta Eskarne Mujika Gallastegik primeran itzulitako liburua. Gogoz, idazle ezaguna dudalako eta gustuko; beldurrez, liburu motzen intentsitatea ezin neurtu dudalako nahiz eta susmoa har diezaiokedan… eta asmatu. 50 orrialdetan bidaia sakona eta argia egin baitut irakurri ahala.
Autorearen bizitzan oinarritutako liburua da, lehenengo pertsonan idatzia. Hungariako gerra dela-eta deserrira joan behar izan denaren kontakizuna da, eta protagonistak hizkuntzarekin duen harremana da hari narratiboa, liburu osoa harilkatzen duena: txikia zeneko dena irakurri beharra, umetan istorioak kontatzeko ohitura, nerabezaroan idatzitako poemak, barnetegian egindako antzezlanak, deserrian bere hizkuntzaren galera, beste hizkuntzen inposaketa eta honek bizitza osoan beragan duen inpaktu emozional eta psikologikoa josten ditu oso fin. Berea ez den hizkuntza batean letraratzen ditu gainera.
Hori erakusten diguten hainbat adibide aurkituko ditugu: “Suitzara iristen naizela, frantsesez hitz egiten den hiri batera iritsi ere halabeharrez, eta zeharo arrotza zaidan hizkuntza bati aurre egin behar diodala. Orduantxe hasten da hori menderatzeko nire borroka, bizi guztian mantenduko dudan borroka luze eta amorratua” (25. orrialdea).
“Nola azaldu, bera mindu gabe, (…) bere herri hau basamortua baino ez dela guretzat, iheslariontzat” (41. orrialdea). Zerbaiten parte izatea bilatzen dugu gizakiok, hori da gure izatearen parte inportante bat. Eta parte sentiarazten gaituzten bi gauza galdu ditu protagonistak: ama hizkuntza eta herria, komunitatea.
Liburuak bere bizitzako denbora tarte zabala hartzen du, izan ere, txikia zenetik eta helduarora bitarteko pasarteak gogoratzen ditu. Liburu osoa orainaldian idatzita dago eta esaldi labur eta zehatzek osatzen dute kontakizuna erritmo bizia eta arina emanez. Kontatzen dituen anekdotak oso aproposak dira, irudiak eta sentsazioak primeran sortzen dizkiolako irakurleari.
Kanpo egiturari begiratu nahi izan diot eta horretarako orri gehien zein kapituluri eskaintzen dion begiratu dut aurkibidean. Hau izan da hartu dudan sorpresa: Kapitulu bakoitzak lau orrialde ditu. Ez gehiago ez gutxiago. Idazketa zehatz eta zuhurraren beste adibide bat.
Agota Kristofen beste hainbat liburu irakur ditzakegu euskaraz: Atzo, Berdin dio eta Koaderno handia. Bere lanez, literaturaz eta hitzez gozatzen jarraitzeko aukera aparta.
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez