kritiken hemeroteka

8.313 kritika

« | »

Kardaberak zementuan / Mikel Arruabarrena Larrarte / Balea Zuria, 2021

Gizarte-atomoen zirrikituetatik barrena Hasier Rekondo / Deia, 2022-02-12

“Ez itzazu maitasunezko poemarik idatzi… Zure egunerokoak eskaintzen dizun horretara jo behar duzu”. R.M. Rilkek argiro azaldu zuen poeta gazte batek izan behar duen hastapen xedea. Kontua da zer den errealitatea eta zer ez? Rilkek berak nobleziaren gazteluak izan zituen aterpe, errealitate jasangaitz baten aurrean ezkutatu ahal izateko. Naturaren bilakaera ordenatuaren eta gizartearen kaosaren artean ba ala dago zirrikiturik?

Eguneroko pertsonal horretan oso bestelako gaiak landu ditu Mikel Arruabarrena (Hondarribia, 1994) poeta gazteak, 2020-2021 urteen artean idatzitakoak izanik askotarikoak baitira: hala nola, turistifikazioa jaioterri eta hauspo duen postalezko Hondarribia akitu batean, gure gizartearen kontraesan guztiak eta gehiago, errealitate ulertezin eta jasangaitz baten kontrako talka indibidualak eta sozialak, naturaren ederrak eta garrasiak eguneroko sarraskien kontra, pandemia garai apokaliptikoak…

Eta gai horien guztien artean, erabat lekuz kanpo, eta batzuetan garaiz kanpo ere, bizi den poeta gaztearen ahotsa gailenduko da. Ahots horrek poesiaren eta idaztearen gaineko hausnarketarako aukera ere izango du. Ardora izenburuko poeman (eskertu behar diot, halaber, nire haurtzaroko paradisu eta infernu kresaltsuetara eraman izana) horrela dio: “…nik dagoeneko ez dakit / poesia den zauri bat edo mailu bat / edo eztarrian katigatuta / flema bat / igande goizetan zementuari eraso egiteko”. Lerrootan, poesiaren funtzioaren gaineko joera zalantzatiaz harago, laburbiltzen da poetaren beste ezaugarri nagusietako bat: konparaketen bidez eraiki dikotomia, akidura eta transgresio dialektikoa.

Arruabarrenaren bigarren poemarioa dugu honako hau, Iruña Hiria Saria 2019an irabazi baitzuen Ahanzturaren bezperan liburuarekin. Bigarrena izanagatik, poeta umotuaren zantzuak nabarmentzen zaizkio, ene aburuz atalik lortuena duen Mekanika eta Uhinak parterik prosaikoenean, ez dugu ahaztu behar poetak fisika ikasketak burutu zituela, arras iaioa baita fisikaren mundu ezkutuaren, naturaren eta errealitate gordinaren artean zubiak eraikitzen, horrela mintzo da 52 Schrödingerren katua izenekoan: “Adrenalina eta katuak / errepide bazterreko sastraketan /jauzi egitear trikuak: serum eta bisturi, / guardako aingeru uniformatu / eta harakinen eskuetatik / zintzilik den ugaztun ikarati, / pantailako arnasa-hari mehea”. Ez dakit zergatik, Joan Margarit kataluniar poetaren etika eta estetika matematikoa ekarri didate gogora liburu honetako zenbait ahapaldik. Ez da alderaketa txarra, inondik inora.

Liburu osoan zehar entzun daitekeen ahots amorratu horrek aurkitzen ditu, halere, zenbait paradisu pertsonal. “Eguzkitan epeltzen den / garagardo hondarrean, / eta bueltatuko ez diren antzaren / iparreranzko hegaldian: / poema hor kanpoan dago…”. Izan ere, poesia bera izan liteke euskarri bakar errealitate postmodernoak mailu batekin kolpatzen zaituenean.

Azken kritikak

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak