« Minaren barrunbeetan | Gizarte-atomoen zirrikituetatik barrena »
100 kantu / Bob Dylan (Xabier Paya) / Elkar, 2021
Kantatzeko itzuli Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-02-12
Artista paregabea da Bob Dylan. Haren kantak, musikaz haratago, literatur pieza baliotsuak dira; horren lekuko, 2016an Nobel saria jaso izana. Liburu honek kantariaren 100 kanta biltzen ditu. Haien itzulpen lana bereziki korapilatu ohi da jatorrizkoak metrika zorrotza eta hoskidetasuna dituelako, eta haietako zenbait ereserkiak direlako. Halakoetan, itzultzaileak hautua egin behar du: edukiari ahalik eta fidelen izan edo lizentzia txikiak hartu eta forma edukiaren pare mimatu. Nor aproposagorik, ordea, lan horretarako bertsolari eta itzultzaile zaildu bat baino? Liburuak hitzatze interesgarri bat dakar. Bertan, itzultzaileak topatu zituen zailtasunen berri ematen du eta haiei aurre egiteko hartu zituen erabakiak azaltzen ditu. “Blowin in the wind” abestia har liteke bere lanaren adibide gisa; eta bigarren bertsoa melodian zein eroso kantatu litekeen probatu: “Zenbat urte behar du mendiak,/ irents dezan itsasoak?/ Zenbait urte behar ditu aske/ geratu dadin presoak?/ Zenbat alditan egin dezake,/ ez ikusiarena soak?/ Haizean, lagun, dabil erantzuna/ haizean dabil erantzuna”. “Like a Rolling Stone” abestiko Miss Lonely Bakarne bihurtu da euskarazko bertsioan eta estribilloak “Heu heure jabe/ ezta etxerik ere,/ arrotzenen pare,/ hain noragabe!” oihukatzen du. Kanten izpiritua bere egin eta euskaraz sortuak izan zirela sinesteko moduan jarri ditu Payak. Ingelesak hain bere duen silabakarretarako joera erronka da edozein itzultzailerentzat. Haren lekuko, “Knockin’ On Heaven’s Door” abestiaren estibiloa: “Knock, knock, knockin’ on heven’s door” jatorrizkotik “Tok, tok, zeruko atea joz” eraldatu du, kaskezurrean iltzatuta dugun ‘o’ soinua mantenduz. Dylanzalea bazara, irakurle, ez ezazu galdu aurkibiderik gabeko liburu hau. Dylanzalea ez bazara, oraintxe duzu zaletzen hasteko aitzakia. Payak kantatzeko itzuli du.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi