kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ihes baten lausoa / Hasier Larretxea / Balea Zuria, 2021

Etxera itzultzea Jose Luis Padron / Bilbao, 2021-12

Abendua aurrera, askorentzat etxera itzultzeko datak izaten dira hauek. Gabonak hurbil, itzulera bat ematen da egunak eta gauak ospatzeko aitaren eta amaren ondoan. Bueltako bidaia da sorterrira. Etxera eta norbere baitako iraganera.

Hasier Larretxeak aspaldi utzi zuen sorterria. Abendu honetan hamabost urte betetzen dira Madrilen bizi dela. Oraindik ez, baina haren bizitzaren herena hemendik urte batzuetara. Hortaz, bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere idazten duen heinean, oso berezia izan da beretzat, ilusio berezi bat eragin dio orain aurkeztu duen euskarazko poema bilduma berria idatzi eta argitaratu izanak: Ihes baten lausoa (Balea Zuria, 2021). Liburu hau etxera itzultzeko aitzakia ederra bilakatu zaio. Horri buruz mintzo da, gainera, besteak beste. Badu, hein batean, espiritu ziklikoa. Bideak hestekoa. Joan-etorriko bidea egitearena.

Nahiz eta osotasun baten parte diren atalak izan, liburuak hiru atal nagusi ditu, bakoitzak identitate poetiko propioarekin.

Ihes baten lausoa liburuan pertsona eta sortzaile batek jatorri eta sorterriari buruzko begirada eta sentimenduen prozesu baten eraldaketa nabarmendu daiteke. Batik bat lehen ataleko poemak dira horiek. Atal iluna da, poemek badute belaunaldi eta genealogiaren zama ere bai, eta bide, ahots eta toki baten bilaketa baten testigantza dago.

Lehen atalaren iluntasunetik etorriak, bigarren atalean fintasun bat aurkitu dezakegu, nolabaiteko argitze bat. Bertsoak ez dira hain bortitzak. Poemak ez dira hain dentsoak. Izan daiteke gizaki bezala heldutasun baten seinale, esperientziaren ondorioa. Baretu eta baketu den ahotsarena izan daitezke poemok, nahiz eta minean, zaurietan.

Hortaz goazen hirugarren atalera, bertan presente dago familia albumeko argazkien bitartez ahanztura, memoria eta denboraren iragankortasunari buruzko gogoeta. Naturaren iruditeriaren eta bertatik edaten dudan sinbolismoa ere ageri da asfixiaren, absentziaren edo ihesaren metaforak eraikitze aldera. Neguaren edo elurraren inguruko erreferentziak ere badaude. Atalik zirkularrena da. Atalik argitsuena, zoriontasunari gorazarre egiteko asmoz.

Azkenean, Hasier Larretxea sorterrira itzuli da: poesiaren etxe horretara.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak