« Etxera itzultzea | Berandu gabiltza? »
Motx-motxean / Juan Kruz Igerabide / Denonartean, 2021
Askotariko gogoetak Karla Fernández de Bengoa Vázquez / El Diario Vasco, 2021-12-04
Juan Kruz Igerabide euskal haur eta gazte literaturako egile emankor eta heterogeneoetako bat da. Izan ere, ez dago zapaldu ez duen eremurik: poesia, ipuinak, gazteentzako eleberriak, kantutegiak, herri-ipuinen bildumak, obra klasikoen egokitzapenak, itzulpenak…. Poeta gisa egindako lanagatik oso aitortua izan da, bitan irabazi du Espainiako Kritikaren Saria euskarazko poesian, eta, 2018an, Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionaia jaso zuen “Abezedario titirijario” lanagatik (Denonartean, 2017). Nahiz eta ia hiru hamarkada igaro diren autoreak lehen aforismoak argitaratu zituenetik, Denonartean argitaletxeak kaleratu berri duen “Motx-motxean. Aforismoak hasiberrientzat” du haur eta gazteei esplizituki zuzendutako lehen aforismo-liburua.
Liburua osatzen duten aforismoak, 80 inguru, bi atal nagusitan banatzen dira: “Motx-motxean hobe” eta “Lau pupu eta bi trapu”. Lehenengoan, haur eta gazteen egunerokotasunean oinarrituta, hainbat gairen inguruan gogoeta egitera gonbidatzen gaitu egileak, adibidez, zoriontasuna, beldurra, eskola eta hezkuntza, demokrazia edota haurtzaroa eta helduaroa. Bigarrenean, berriz, osasunarekin eta eritasunekin zerikusia duten esapideak irakur ditzakegu; oso gai aproposak egun bizi dugun garaiotan. Era berean, Koldobika Jauregi eskultoreak tinta beltzez egindako irudi surrealistak oso iradokitzaileak dira eta bat egiten dute aforismoen minimalismoarekin.
Igerabidek ironia eta metaforen bidez gai sakon batzuei buruz hausnartzera eramaten gaitu batzuetan; beste batzuetan, berriz, umorearen bidez, hizkuntzarekin jolasteko aukera ere badagoela erakusten digu. Testuak laburrak izan arren, irakurketa baratza eskatzen dute. Azken buruan, liburua hau zer den? Generoaren atea, nahi denean eta nahi adina aldiz ireki daitekeena.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui