kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Totelak / Fermin Etxegoien / Erein, 2021

Berandu gabiltza? Ibon Egaña / Deia, 2021-12-04

Kontrazalak ematen digu abisua: eleberri hibridoa da Fermin Etxegoienen laugarren hau, saiakera eeta fikzioa konbinatzen dituena. Eta nobelak izan badu garapen narratibo bat, badira gertaerak eta pertsonaiak, baina funtsean hausnarketarako bitartekoa da fikziozko armazoia, idazlearen ibilbidean etengabeak diren bi pasio eta obsesioz jarduteko: musikaz eta hizkuntzaz.

Neurona eta zeuronaz geroztik gutxienez hizkuntza eta estetika linguistikoa kezka-iturri ditu Etxegoienek, eta eleberri honetan bikote heldu batek St. Moritz inguruan egiten diharduen bidaia bat aitzakia dela hartzen ditu hizpide militantziaren eta hizkuntzaren arteko loturak, Unamunoren aldarriaren gaurkotasuna (egin du euskararenak?) edo adierazpide linguistikoek euskaraz falta duten indarra, besteak beste. Euskal irakurlea gogoan izanda idatzitako eleberria da hau, hala esatea zilegi bada, homologazioa edo itzulgarritasuna bainoago bilatzen duena irakurle euskaldunarekin hizketan egitea, eta berariaz geureak diren zalantza eta auziak papereratzea: “espainolak zarete?” galderaren aurrean atzerrian sentitzen dugun zalantza-unea edo Maite Aristegi Kongresuan bertsotan entzundakoan askok sentitutako “lotsarrotasuna”, besteren artean.

Txet pertsonaiak, musikari frustratu eta musikazale ikasia bera, dakar nobelara Ruper Ordorikaren eta, zentzu zabalagoan, herri musika garaikidearen inguruko gogoeta-haria, interes handiz irakurri dudana. Etxegoienek xehetasunetan fokua pausatuz sartzen ditu musikaren inguruko teorizazioak, arkikuntza txiki eta handiak irakurlearentzat: Ordorikaren “Hi hintzena” kantuko lehen notek sortzen duten arroztasunaren azalpen harrigarri bat, edo The Smiths lagun dituela pop musikan sinpletasuna eta konplexutasuna nola lotzen diren gogoetatzen duen pasarte eder bat, gutxi batzuk aipatzearren.

Lau pertsonaia nagusi sortu ditu Etxegoienek hizkuntzaren eta musikaren inguruko gogoeta nobelan txertatzeko; batzuetan haien arteko solasaldien bidez, elkarrizketa moduan, bestetan narratzailearen ahotsean edo zehar estilo librean; eta fikzionatze horretan egin zait tarteka hauskorra artefaktua. Pertsonaiak diskurtsoak plazaratzeko bitartekoa dira maiz, halako nobela hibridoetan ohi denez, eta sakontasun handirik gabeak, nobelak aurrera egin ahala profilak ageriago marrazten diren arren. Jario handiko narratzailea hautatu du oñatiarrak, isiltzen ez dena, eta zehar estilo librearen bidez pertsonaien diskurtsoa bere egiten duena. “Ikusi duzunez, otordu haietan, liburu honetan bezala, tarteka ez zen jakiterik izaten nor ari zen hizketan”; autoironikoki aipatzen den nobelaren ezaugarri hori traba izan zait, eta maiz sentitu dut idazlea sartzen zela pertsonaien partez hitz egitera, haiei hitza kentzeraino, hizketan nor ari den ahanzteraino.

Egia da estilo aldetik nortasuna ematen diola eginiko hautu horrek liburuari, sintaxiarekin jolasteko hautuak edo erreferentzia autoironikoak sartzeak beste, eta orobat da egia fikzioaren bidez aurkikuntzak eskaintzen dizkigula liburuak, inoiz pentsatu ez zenituen baina pentsatzetik hurbil egon zarela uste duzun aurkikuntza txikiak. Haatik, tarteka galdetu diot nire buruari saiakera gisa ez ote lukeen hobeto funtzionatuko liburuak, beharrezkoa ote zuen fikzioa. Liburua kantu bat balitz, ez litzateke pop kantu borobil eta aratza; harmonia eta oreka bilatzen ez duen kantu bat da gehiago Totelak, akaso spoken word batetik hurbileko zerbait, inperfektua bezain interesgarria, hala ere.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak