« Lorategi baten nola | Hitz egin dezake estralurtar subalternoak? »
Gurea falangista zen / Alberto Barandiaran / Susa, 2021
Isiltasuna nondik apurtu Ibon Egaña / Deia, 2021-10-30
Ipuin liburu bat argitaratua badu ere, Alberto Barandiaranen izena kronika eta saiakera landu izanagatik egiten zaio ezagun euskal irakurleari, baita bere kazetaritza-lanengatik ere. Oraingoan, bere familiaren iragana bera hartu du abiapuntu 1936ko gerraren inguruko eta haren osteko errepresioari buruzko saiakera ontzeko. Abiapuntuan interpelazio bat du liburuak: amaginarrebak 80 urte bete zituenean Barandiaranen eskuetan jarri zuen bere anaia falangista zenaren eguneroko koadernoa, eta hark “egin nahi duzuna” esatearekin batera sortu zitzaion premia idazleari bizitza haren hariari jarraitzeko.
Hala ekiten dio Barandiaranek Luis Fernandez Arregiren ibilerak berreraikitzeari, gazterik hildako jeltzale ohi falangistaren azken urteetako kronika osatzeari, EAJtik Falangera zergatik eta nola aldatu ote zen galdetzen dio bere buruari saiogileak, eta horrekin batera zertzeladaz zertzelada osatzen doa altxamenduaren aurreko eta osteko lehen egunen kronika, bereziki Altsasu eta inguruetan arreta jarrita. Galdera batzuen erantzunaren zein nekeza den jartzen digu parez pare hasierako orrietan egileak: nola ulertu zerk eraman zuen gazte bat Falangean izena ematera, Bizkaiko frontean bizitza galtzeraino? Anekdota batek, ezinikusi pertsonal batzuek esplika dezakete tamainako erabakia ala ideologiak izan ote zuen pisu handiena? Fernandezen beraren egunerokoko oharrak dakartza paperera ostean egileak, bere 17 urteen ingenuotasun eta guzti, galdera horiei erantzun argirik ematen ez dietenak, bestalde.
Fernandezen luma isiltzen den unean, bestelako iturrien bila abiatzen da egilea: dela Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin, dela Jose Artetxeren El abrazo de los muertos, dela artxibo historikoetako agiriak. Perspektibismo-ariketa interesgarria proposatzen digu hala testuak eta galdearazten digu nola eta nondik betetzen dugun protagonisten ahotsetik entzun ezin den errelatoa, zein ikuspegi ematen duen bere ibilerez gudu bateko bi bandoetako bakoitzak. Ordea, memoriaren hari bati tiraka hastea beste hari batzuk ustekabean topatzea izan ohi da, eta halaxe agertzen zaio bidera Barandiarani bere aitona zenaren izena, Pablo Amillano Baztanena. Eleberri bateko protagonistak bere lekua beste bati utzi balio bezala, Fernandezen inguruko bilaketei Amillanori buruzko peskizek hartzen diote tokia eta Barandiaranen galderen zentroa. Aitona falangistak Altsasuko eta inguruko gerrako krimenetan eta errepresioan zenbaterainoko pisua eta zeresana izan ote zuen hasten da arakatzen egilea, eta hari horri tiratzeak darama Altsasun eta inguruetan falangisten errepresioa jasan zutenen eta haien hurbilekoen lekukotasunak jasotzera, bereziki Jimeno Jurioren funts argitaragabeetara joz.
Zer egin aitona falangista baten memoriarekin? Nola saiatu ulertzen zerk eraman zuen senide bat izugarrikerien konplize eta eragile izatera, haren ekintzak zuritzeko asmorik gabe? Inteligentea eta onesta iruditu zait Barandiaranen liburuak galdera horiei ematen dien erantzuna, hala hautatutako posizioagatik (eta ez zen erraza) nola erabilitako iturriei eta materialen antolaketari dagokienez. Ez dago, izan ere, AmiIlanoren edo Fernandezen memoria goxatzeko ahaleginik, ez eta balizko gizatasun baten izenean beren ekintzak erlatibizatzeko ahaleginik ere. Azken kapitulu pertsonalagoan idazleak auzi horietaz egindako hausnarketek liburuaren onestasun hori areago azpimarratzen dute, liburuari beste balio bat emanaz.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera