« Isiltasuna nondik apurtu | Kolonialismoaren oihanean »
Oihan hitzean mundua / Ursula K. Le Guin (Amaia Apalauza) / Igela, 2021
Hitz egin dezake estralurtar subalternoak? Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2021-10-31
Egin kasu Arrate Hidalgok sarreran diotsunari. Ez lotu Oihan hitzean mundua Vietnamekin. Ez akabatu eleberriaren fikzioa, eta ez egin kontakizuna Gerra Hotzeko inperialismoaren gatibu.
Hartu zientzia fikzioa, Amaia Apalauzak itzuli eta Igelak argitaratu duena, bere horretan. Utzi etorkizun espekulatiboari gaurko botere harremanak azaltzen. Erabili Le Guinen lana zuk zeuk betikotzen dituzun menderakuntzak galdekatzeko.
Barkatuko didazu, momentu batez, itzulingurua: Gayatri Spivak pentsalariaren Hitz egin dezake subalternoak? hitzaldi ezagunaren gaia ez zen subalternoak hitz egin zezakeenetz. Arazoa zen inperioaren kokagunetik ezin zitzaiola subalternoari entzun. Ondoren, hitzaldia Arrazoi postkoloniarraren kritika liburuan txertatzean, ikergaia berriemaile natiboa izatera igaro zen: etengabe hitz eginarazten zaion subjektu menderatua, inperioak entzun bai, baina inperioak nahi (edo ahal) zuena ulertzeko, eta ulertutakoarekin menderakuntza bermatzeko.
Bada, hor ditugu Le Guinen eleberriaren erdigunean Rai Liubov eta Selver: intentzio oneko antropologo inperiala eta berriemaile natibo subalternoa. Liubovek gelditu barik hitz eginaraziko du berriemailea eta Selverrek etengabe egingo dio berba antropologoari. Alta, Liuboven ulertzeko ezintasunak gurutzatzen du istorioa, eta batez ere, ezintasun horrek dakarren sarraskiak.
Are, Le Guinek Liubov bezain ezgai egiten gaitu. “Selver, sha’ab. Baina zer esan nahi zuen sha’ab horrek? […] jainkoa […] edo entitate numendarra, edo izaki boteretsua […] bai horixe […] itzultzailea”. Ezin erabaki, irakurleak ere subalternoaren aurkako gorreria biolento horretan hartzen du parte. Hitz egin dezake Selverrek, estralurtar natibo berriemaile subalternoak? Dakigun bakarra da Liubov, flota inperiala eta gu geu ere ez garela dioena ulertzeko gai.
Liburua irakurri eta Vietnamez diharduela erabaki beharrean, pentsatu liburuak zuzenean interpelatzen zaituela. Zu ere gorra zarela zapalduen aurrean. Eta gorreria hori erabat dela biolentoa.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi