« “Gezurra berdaderoa” nola “zentzuzko bizitza” oximorona da | Isiltasuna nondik apurtu »
Bidea eta zauria / Askoren artean / Balea Zuria, 2021
Lorategi baten nola Jon Martin-Etxebeste / El Correo, 2021-10-30
“Zaharrena naiz lehengusuetan./ Ez zait sekula gustatu./ Gazte izan beste asmorik ez zuen/ haur bat nintzen, baina ez haien eredu./ Susmatien begiekin/ zelatatzen dut kamera./ Ordutik ote datorkit/ inon eroso ez egoteko/ erraztasun hau?”, galdetzen du Jon Benitok (1981) liburu honetako orrialdeetako batean. Hain justu, adina da bere hitzak liburura eraman dituena. Hamarkada baten bueltan jaiotako sei olerkariren antologia kaleratu du Balea zuria argitaletxeak. Antologia izanik, edertasun bilduma bermatua dago: “Gau gau garbian izarrak begiratzea/ zeure azaleko oreztak begiratzea/ unibertsoak errepikatzen dituen patroiak/ edertasun berari begira/ naiz lokartzen” (Peru Magdalena, 1980). Ale gehienetan lur gainean da altxorra, batzuetan barruraxeago: “agerian dena/ aise da lurpera-tzen” (Hasier Larretxea, 1982). Idazleen estilo ezberdineko lumek denetariko gustuak dituzten irakurleak liluratzea bermatzen du: “maluta bakoitza bestearekin/ hormigoi zikinaren kontra jo eta desagertuz/ bere buruaz beste eginez/ ur beltzetan itoz” (Ione Gorostarzu, 1984). Gatazkak zauritutako belaunaldi baten orbainak suma litezke liburuan: “Kontrolean galdetu didate/ nondik zatoz/ eta esan diet Ultzamatik/ baina esan nahi nieke/ beldurretik./ Sekula ez nago bakarrik han:/ aberri zabala da izuarena” (Iñigo Astiz, 1985); eta baita irekita darraiten zauriak ere: “txuria da/ Mediterraneoa gurutzatzen/ hiltzen diren/ gorputzen azala/ estaltzen duen/ gatza” (Beatriz Chivite, 1991). Sei poeta bikaini irakurketa berriak oparitu dizkiete Jon Kortazar eta Paloma Rodriguez antologogileek argitalpen honen bitartez.
Liburua 20 orriko hitzaurre akademikoarekin hasten da. Liburu bat argitaratu duten poeta gazteek idazten jarraitzeko dituzten zailtasunak seinalatzen dira bertan. Antologatuen bizitza eta gaiak sakonago ezagutzeko baliagarri da zati hau. Felipe Juaristik gaztetasunari buruz idatzitako epilogo batekin ixten da argitalpena.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez