kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Argiantza / Pello Lizarralde / Erein, 2020

Zinemaskopea Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2021-10-16

Hamarkadatan zehar entretenimenduaren gailurra izan ostean, zinemaren industriak ez zuen akomodadorerik topatu 80ko hamarkadan eta, pixkanaka, andeatu egin ziren herrietako aretoak. Gainbehera haren kronika egiten du aste honetan Euskadi Saria jaso duen liburu honek, narda, nostalgia eta errukia nahastuz. Aro baten amaiera filmatu du Lizarraldek zuzendari batek egingo lukeen kapritxoz: Eszena bakoitza zein aktoreren eskutik grabatu, piano xehetasunei zenbat denbora eskaini, ekintza bakoitza zein ikuspuntutatik jaso, eta planotik kanpo zein informazio kokatu hautatu du. Emaitza maisulan bat da.

Hainbat zine areto ikuskatu beharreab aurkitzen da Ramon Beitia gerentea. Bere eskuetan dago zenbait langileren etorkizuna, baina berak ere bere burua desplazatuta sentitzen du. Alargundu berri; boteredun, baina zaurgarri; garai bat gorpuzten du eleberriko protagonistak. Arropa dotorez jantzita, kopeta izerditan, bisitatzen ditu garai batean glamourrez beteriko eraikinak eta haien kudeaketaz arduratzen diren pertsonaiekin izandako hartu-emana kontatzen du. Ondoren, periferiako ostatu oliotsuetan hartzen du atseden, eta ikusitakoaren eta sentitutakoaren kronika jasotzen du koaderno batean. Eleberriaren muntaketa konplexua da: narratzaile orojakile batek egiten du autoz egindako desplazamenduen narrazioa; aretoetako bisitak, ordea, bertan lan egiten duten pertsonen subjektibitatetik kontatzen ditu; eta haiei Beitia jaunaren koadernoko apunteak gehitu behar zaizkio. Collage horren bidez ikuspegi bikoiztuko pasarte interesgarriak eraiki ditu idazleak. “Road trip” honetan, atmosfera itogarria eta dekadentea deskribatzeko gaitasun txundigarria erakutsi du Lizarraldek. Pantaila handian irudikatzea merezi duen liburu bat. Eseri besaulkian, hartu krispeta-potoa altzoan eta 3, 2, 1… Hasi dadila filma.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak