« “Neska da okerrena!” | Denak dira ezberdinak eta bakar batzuk originalak »
Indarkeriaz / Hannah Arendt (Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà) / Katakrak, 2021
Indarkeria berriak deszifratzen Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2021-08-01
Ez gehiegitan, baina batzuetan gertatzen da. Pentsalari handiek errealitatea begien aurrean eraldatzen sumatu eta galdera berriak bilatzeari ekiten diote. Gogoetatze kritikorik zorrotzena, gertatu ahala, zuzenean ikustea bezalakoa izaten da. Horregatik, normalean, irakurlea astintzen duten irakurketak izaten dira. Horixe da, hain justu, Hannah Arendten Indarkeriaz liburua, Katakrakek argitaratu duena.
Etorkizun ezaren sentsazioak hauspotuta, gazteen indarkeriazko ekintzez dihardu Arendtek 1970ean. Herriaren arabera forma bereizgarriak hartzen zituen. Alta, gertaera global baten lekuko gisa dakartza testura —eta gutxitan laudatzeko—, beste askoren artean, Pantera Beltzen ekintzak eta 68ko Maiatza.
Hor hasten da Arendt filosofikoki pentsatzen. Esango digu: ez da berdina, besteak beste, “boterea” eta “indarkeria”. Bakoitzaren definizioetan saiatu ondoren dio, zehazkiago, boterea eta indarkeria kontrako kontzeptuak direla. Hau da, herri-boterea erabatekoa denean ez dago indarkeriarik, eta indarkeria erabatekoak herri-botere falta dakar. Pentsatzeko metxa bezalakoa iruditu zait.
Marx eta Fanonekin tentsio eraikitzailean antolatzen du proposamena. Agian, interesgarriena da, ezer baino lehen, bi horiez egindako irakurketa errazegiak baztertzen dituela. Iruditu zait, badugula zer ikasi, eta gurean ere eredu gisa hartu genezakeela biak ala biak zehatzago irakurtzeko jarrera kritikoa.
Arendtek 65 urterekin argitaratu zuen liburua. Bizitza osoa zeraman jada, besteak beste, indarkeriaz pentsatzen. Hamarkada bat lehenagokoak ziren adibidez, Eichmann in Jerusalem ezaguna osatuko zuten testuak. Eichmanni buruzkoak Bigarren Mundu Gerrara arte perfekzionatutako indarkeria burokratizatuaz baziharduen, liburu honek jarduten du Gerra Hotzaren baldintza material berriei erantzuten zion indarkeriaz.
Lehenengo indarkeria hura ez zen desagertu. Are, bigarrenari ireki zion bidea. Iruditzen zait gaur egungo indarkeriek geruzak gehitu dizkiotela aurrekoei. Batzuk ulertu gabe ezin deszifratu besteak.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi