kritiken hemeroteka

8.773 kritika

« | »

Poema bilduma / Amaia Lasa / Herri Gogoa, 1971

“Neska da okerrena!” Jose Luis Padron / Bilbao, 2021-08

50 urte bete dira Amaia Lasak, bere anaia Mikel Lasarekin batera, lehen lana, Poema bilduma, argitaratu zuenetik. Getariako Udalak, urteurrena aprobetxatuz, Amaia Lasa Alegria, kaiuaren hegaldia ekitaldi sorta antolatu du eta, hala, hiru egunetan zehar poeta getariarrari omenaldia egin diote.

Poema bilduma (Herri-Gogoa, 1971) funtsezko liburua da Amaia Lasaren ekarpenean zein euskal poesiaren bilakaeran. Izan ere, liburu horretan aldi berean jaio ziren Amaia Lasa bera euskal poeta modura; eta ia zerotik emakumezko baten ni poetikoa konplexurik gabe, tapakirik gabe, formalismoak alde batera utzita, orduko gizarte erabat maskulino eta erlijioso hartan, indar betez, jainko guztiak ukatuz eta herri berri bat, bizitza berri bat, a-e-i-o-u berri bat aldarrikatzen. Sentitzen zuena sentitzen zuen bezala idatzi zuen, iraganean bezala geroan ere egin duena, alegia olerkigintza biluzia, bere barne-geruzak lotsarik gabe eta orekaz eta apaltasunez azalduz.

Gaztetxotan, ordurako hasita zegoen bere kasako poematxoak-eta idazten, eta Zeruko Argian atal batean ere bai, Saizarbitoria, Lete, Lourdes Iriondorekin batera, eta hala txandakatu zituen artikuluak eta poesia, magisteritza ikasten zebilen garaian. Eta mende erdiko ibilbidea egin du, baina Amaia Lasak hegan egiten jarraitu nahi du, kaioen hegaldi oso ederrean eta, batez ere, haizea dagoenean batetik bestera hegan. Izan ere, beti askatasunaren atzetik doan bizitza izan da berea. Askatasun sakon baten bila.

Literatura gizonen mundua izan zen ordura arte Euskal Herrian ere. 1964an Baionan egin zen I. Euskal Idazleen Bileran, han izan zen emakume bakarra Amaia Lasa izan zen, eta hasiera hartan eta gizarte askoz ere itxiago batean baztertua sentitu ez eta errespetuz tratatua izan bazen ere, bazeuden oso erraz eskandalizatzen zirenak, batez ere fraidekumeak, eta anaiarekin batera 1971n Poema bilduma kaleratu zutenean, poemak eskandalagarriak iruditu eta kritika txarrak jaso zituzten fundamentalista horien aldetik. Batzuek, gainera, zera esaten zuten: “Eta neska da okerrena!”.

Arrazoia zuten. Amaia Lasaren poesiak zorrotz kolpatzen zaitu. Ez du mundua aldatuko, beste edozeinenak bezala, baina irakurri eta gero ezer ez da berdin.

Azken kritikak

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Epilogorik gabe
Elena Sanchez

Maite Lopez Las Heras

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak