kritiken hemeroteka

8.313 kritika

« | »

Lilurabera / Yurre Ugarte / Alberdania, 2020

Modernitatearekiko lilura Paloma Rodriguez-Miñambres / El Correo, 2021-04-17

Yurre Ugartek argitara eman du bere bigarren ipuin bilduma, zazpi kontakizunek eta, idazlearen beraren hitzetan, “bizi-kronika literario musikal bat”ek osatua. Lehen begiradan, liburuaren azala deigarri suertatzen da: grafiti eta kolorez beteriko harresi baten argazkia, obran agertuko diren kontakizunen kontrakultura eta pop munduko aipamenen igarle gisa funtzionatzen duena.

Istorioetan barrena, argi geratzen da zerekin sentitzen duten lilura edo miresmena protagonistek, mundua ulertzeko eta beren identitatea osatzeko baliatzen dituzten erreferentzia kulturalek —literatura, zinema eta musika arlokoek— leku handia betetzen baitute orrialdeotan. Horietaz elikatzen dira sortzaile diren emakume protagonistak, hala nola, diseinatzaile ohi bat, kazetari bat, argazkilari bat. Susan Sontagi irakurritako ideia baten ildotik bururatu zitzaion autoreari istorio guztien arteko erlazioa, liluraberatasunaren kontzeptua lotzen duelarik gizakion zaurgarritasunaren esplorazioarekin. Horretarako, pertsonaiek gogoko dituzten abesti, liburu iraultzaile eta pelikulez modernitatearen mapak osatu eta bertan protagonistak kokatzen ditu Yurre Ugartek, euren aurkikuntza pertsonalak zein bizi-proiektu prekarioak agerian utziz. Kontaketetan bi ezaugarri daude: batetik, oroimenak paper garrantzitsua du, pertsonaiek atzera begiratzean bizitzaren aldaketak konprenitzeko; bestetik, izenen segidetan metaliteraturara hurbiltzen da idazlea, emakume protagonistek aipatzen dituzten obrei buruzko iruzkinak egitean.

Afera da ea irakurleak identifikatzeko gauza diren pertsonaiek ezinbesteko jotzen dituzten erreferentzia guztiekin. Hau da, liburuan aipamen kultural argigarriak agertu arren, irakurleek inpresioa dute garapen gehiagorako eman zezaketela zenbait istoriok. Zain egongo gara autore honek zerekin liluratu nahi gaituen hurrengo lanetan.

Azken kritikak

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak