kritiken hemeroteka

8.313 kritika

« | »

Distira eta alderantzia / Joxean Agirre / Elkar, 2021

Historia nagusia eta istorio txikiak Aiora Sampedro / Berria, 2021-04-11

Gustatzen zaizkit istorio xumeak kontatzen dituzten liburuak, normalean, Joxean Agirreren kontakizun honetan bezala, istorio txiki batekin askotan gizakiaren eboluzioa sakontasunean esploratzera iristen direlako idazleak.

Emakume euskaldun gazte bat Parisa lan bila joan, eta bertan bizitako gorabeherak kontatzen dira. Agirrerena eleberri laburra edo ipuin luzea den ziur esaterik ez badago ere, aurreko paragrafoan aipatu dudan gisan, kontakizun nagusiko ertzetan hainbat istorio txikiri lekua egiten dion liburua da hau. Izan ere, Distira eta alderantzia (Elkar) honetan gertakari misteriotsu batekin hasten den istorio labur bat kontatzen da; hala ere, honakoa emigrazioaren inguruko kontakizun bat da. Bilbea narratzaile protagonistak kalean galdutako haur euskaldun bat bilatzen duenean hasten da. Biak euskaldunak direla antzematean, narratzaileak umeari haren amaren bila lagunduko dio, eta, horrekin batera, hainbat emakumeren bizitza ezagutuko du irakurleak.

Narrazioaren indarra kontraposizioetan aurkitu dut nik. Agirrek ere bai, hortik omen, narratzailearen hitzetan liburuaren izenbururako erabilitako Distira eta alderantzia; “distira handiko industria baten alde iluna” (54. orr.) kontatzen delako bertan…

Elkarreko Ateko Bandan krimen-eleberriaren sailean argitaratu dute, eleberri beltzaren ukituak dituelako; giro dekadentean garatzen diren pertsonaiak baitira kontakizunaren protagonistak. Duten bizimoduak haiei eragiten dien lazeria kontatzen da, eta hor ondo funtzionatzen du kontraposizioaren estrategiak. Txirotasunean bizi direnen kontakizuna belle époque-ko errelatoarekin alderatzen da. Bi planotan egiten da kontakizuna, gainera, eta teknika zinematografikoa gogorarazten du honek; etengabe bi errealitate txandakatzen joango balira bezala, irakurlearen begiradaren aurrean. Izan ere, belle époque-ko pasareletan desfilean aritzen diren modeloak aipatzen dira, baina nobelako protagonistak, berez, haientzat jostun-lanak egiten dituzten emakumeak dira. Agirreren kontakizunean, idazleak emakume langileen dramak aztertzen ditu: zentzu horretan uler daitezke zenbait emakume historikoren kontakizunak narratzaileak nobelara ekartzen dituenean, emakume erresilienteen istorioak aipatzen baitira.

Aurrekoarekin batera, Agirreren artefaktuetan ohikoa den testuartekotasuna baliatzen da lehen orrialdetik bertatik. Literaturari dion maitasuna eta irakurleari egiten dion jolaserako gonbita gauzatzen dira hartara. Irakurleari kontakizuna aurrean jartzen dio, eta irakurleak berak bere narrazioaren norabidea aukeratu behar duen eleberri horietan bezala, azpeitiarrak hainbat bide eskaintzen dizkio hemen irakurleari nobela hau osatzeko, gehien nahi duena hauta dezan.

Benetan irakurtzen gozatzeko testua da hau. Eserialdi bakarrean irakurtzekoa den horietakoa.

Azken kritikak

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak