kritiken hemeroteka

8.545 kritika

« | »

Babel aurretik / Joseba Gabilondo (Amaia Apalauza) / Txalaparta, 2020

Kritikaren komunitateaz Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2021-04-04

Bi ekarpen egin zaizkit bereziki zirraragarriak Joseba Gabilondoren azken liburuan. Izan ere, iruditu zait egungo eztabaida kritikoekin aurrera egiten lagun dezaketela.

Bata. Babel aurretik-ek ahalbidetzen du euskararen diglosia pentsatzea modernitate goiztiarreko berrantolatze kapitalistaren baitan. Hortaz, Silvia Federicik feminismotik eta Cedric Robinsonek arrazaren teoria kritikotik egin antzera jarduten du. Hau da, Marxen Kapitala euskal kokagunetik eguneratzen hastea egiten du posible. Gatazkak eta matxinadak txirikordatzeari ekin nahi diogun honetan, hortik tira egitea izan daiteke klabeetako bat.

Bestea. Materia Vasconica kontzeptuak Edward Said pentsalari palestinar-estatubatuarraren Orientalismo terminoaren eran funtzionatzen du, baina gurera ekarrita. Hau da, euskal diferentziari buruzko diskurtso multzoari erantzuten dio kontzeptuak. Jatorri, inperialismo, fede, modernitate, etnizismo eta exotismoek, denek ala denek era soinubakar zein kakofonoetan osatu dute gu-aren esangura gatazkatsua. Gabilondok Materia Vasconica birpentsatzea proposatzen digu.

Liburuan noski, beste ideia interesgarri asko daude. Adibidez, autoreak postnazionalismoaz dihardu baita Babel aurretik-en ere. 90eko hamarkadatik hona lantzen aritu den kontzeptua izanik, jadanik aski eztabaidatuta egon beharko lukeela iruditu zait eta ez da hala izan. Pixka bat historizatzeak merezi du.

80ko hamarkadaren bukaeran eta 90eko hamarkadan zehar lan fundatzaileak argitaratu zituzten literatur kritikarien belaunaldiaren parte da Gabilondo. Belaunaldikideek lanak batez ere gazteleraz argitaratu zituzten; Gabilondok, batez ere, ingelesez. Belaunaldikideek Euskal Herriko Unibertsitateko botereguneak hartu zituzten; Gabilondok berriz, 2006ra arte itxaron behar izan zuen lana euskarara itzulita argitaratzeko. Kokagune estrategikoa beste bat zen: AEBetako akademia.

Posible da oker egotea, baina elkarrekin gutxi eraiki zuen belaunaldia iruditzen zait hura. Izango ote gara gai behingoz eztabaida kritikorako komunitatea sortzeko.

Azken kritikak

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre

Jon Jimenez

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak