kritiken hemeroteka

8.670 kritika

« | »

Turista klasea / Kattalin Miner / Susa, 2020

Tren literatura Javier Rojo / El Diario Vasco, 2021-01-30

Tren bidaiak oso emankorrak dira literatura lanak sortzeko orduan. Era guztietako idazlanak topa ditzakegu, halako moduan non trenak krimenak kokatzen direneko esparruak, zein gogoeta filosofikoak egiteko tokiak edota, bidaiak inplikatzen duen leku aldaketa aprobetxatuta, bizi-erabakiak hartzeko guneak ere izan baitaitezke. Bizitza beraren metafora moduan ere aurkezten zaigu bestetan trenez egindako bidaia. Kattalin Minerren “Turista klasea” izenburuko nobela honetan, tren bidaia oroimenari eta errealitatearen gaineko iritziak emateari lotuta agertzen da. Argumentuan azaltzen da nola emakume bat Parisera doan egun bereko joan-etorriko bidaian kartzelan dagoen lagunari, emakumezkoa hau ere, bisita egiteko. Istorioaren hasieran gertakariek hartzen dute kontakizunaren pisu osoa, baina abiatze azkar horren ondoren bidaian gertatzen direnak anekdota xume bihurtuta aurkezten dira, eta horien ordez pertsonaiaren kontzientziaren barrukoak hartzen du garrantzia. Narratzaile orojakile baten bidez, kanpoko gertakari txikien ondoan, pertsonaiaren oroitzapenak eta iritziak plazaratzen dira, ardatzaren funtzioa betetzen duten gai batzuen inguruan antolatuta. Besteak beste, identitateaz hitz egiten da, batez ere sexu identitateaz, baina identitatearen antolaketan parte hartzen duten beste osagai batzuk ahaztu gabe. Politikaz ere ematen dira iritziak nahiz eta honetaz ez den oso kontu zehatzetan gelditzen narratzailea. Bestalde, protagonista kontzientea da kontraesanen artean mugitu behar dela, eta mundua marjinaziotik ikusten duela irudikatu nahi duen arren azken finean pribilegiatua dela, honek lotsa sentiarazten diola ere ematen duelarik. Edonola ere, besteengan kritikatzen duena bere buruan erreproduzitzen du eta zaila egiten zaio aurreiritziei itzuri egitea. Esandakoa: tren bidaiek aukera zabalak eskaintzen dituzte literaturarako.

Azken kritikak

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak