kritiken hemeroteka

8.313 kritika

« | »

Zoriontsuak izatea aukeratu genuen / Mikel Ayllon / Elkar, 2020

Zorionaren aurpegiak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-11-28

Zoriona bilatzea gizakiaren oinarrizko bulkadetako bat da. Edo halaxe irudikatu nahi dela ematen du, zeren, funtsean, benetan bilatzen dena ez baita zoriona, horrekin parekatu ohi den fikzio moduko bat baizik. Fikzio honek, edonola ere, milaka aurpegi ditu, gizakiak beste aurpegi, Tolstoik “Ana Karenina”ren hasieran idatzitakoa gorabehera. Ayllonek “Zoriontsuak izatea aukeratu genuen” izenburuko narrazio liburuan itxurazko zorionaren atzetik dabiltzan pertsonaien sei adibide eskaintzen ditu.

Planteamendua antzekoa da. Egoera itxuraz ziztrinean dauden pertsonaiek beren bizitzetan aldaketa osoa egin nahi dute. Ahalegin handia eginda, aldaketa egitea lortzen dute eta ordura arte izandako bizitza atzean uzteko askotan ihesaren forma duen biraketa ematen diote bizimoduari. Baina esaerak dioen bezala, kontuz zer desiratzen duzun, egia bihurtu daiteke-eta. Izan ere, pertsonaiek harrapatuta aurkitzen diren ohikotasunetik aldentzen dituen ibilbidea hautatzen dute, horren amaieran zoriona topatuko dutelakoan, baina bizitza oso egoskorra izanik, ihesaren amaieran aurkitzen dutenak atzean utzi zuten horren antz handiegia du. Eta hau erakusteko egoera paradoxikoetara jotzen du idazleak, zoriona bilatzeak berez gordetzen duen ironia sakona azalduz. Ipuinen planteamendu hau halako moduan errepikatzen da, non irakurlearentzat ez baita inolako sorpresa izango pertsonaien bilaketaren ahalegin alferrikakoa.

Azken finean ematen du ipuinok ideia horien adibide moduan funtzionatzen dutela, idazleak azaldu nahi duen tesiaren gauzatze narratiboak izango balira bezala. Eta ondorioz ematen du gizartean askotan gizajotzat hartzen diren pertsonaiak idazleak eraiki dien tranpan harrapatuta suertatu diren txotxongiloak besterik ez direla. Esandakoa, pertsonaiok bizitzan erabateko biraketa egiten dute, nahiz eta biraketa 360 gradukoa izan.

Azken kritikak

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak