kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Dendaostekoak / Uxue Alberdi / Susa, 2020

Dendaostetik erakusleihora Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2020-11-29

Kronika literario gisa sailkatu du Alberdik liburua. Ez naiz nor bakoitzak erditu duena nola izendatu nahi duen zalantzan jartzeko. Eta hala ere, autobiografia kolektibo baten aurrean ere bagaudela esatera ausartuko naiz. Sailkatzeko hainbeste hitz erabili beharrak, ordea, ematen digu pista: liburu sailkaezina da Dendaostekoak.

Gaur egun jasotako istorioa da: Pitxintxu denda zabaldu zutenetik 40 urte baino gehiago igaro direnean eta protagonistak erretiroa hartzetik gertu daudenean egindakoa. Atzera begirako errepasoa egiten dute Izaskunek eta Marijok: senideen arteko harremanetatik hasi, herriko aldaketetatik igaro eta mundu mailako debate politikoetaraino mugitzen dira azkar batean. Dendatik mugitu ere egin gabe.

Denda da beraien oroitzapen gehienak aglutinatzen dituen espazioa. Bertan egiten dute lan egunean zortzi, hamar orduz. Bertan ikusten dute herriko jendea. Bertan elkartu lagun minak eta mendi taldeko emakumeak. Bertan hitz egin literaturaz, musikaz, arteaz eta politikaz. Dendaren ordutegien arabera antolatzen dute beraien aisialdia ere. Eta beti aurkitu kirola egiteko zirrikiturik. Ardo pare bat hartzeko momenturik. Denden elkarteko bileretara joatekorik. Mozorrotzeko umorerik.

Denda hau egiteko, saltzeko, harremantzeko modu baten marka da: gertutasunean, konfiantzan eta bezeroaren ezagutzan eraikia. Galtzear dagoen komertzio txiki bat, besteren artean.

Elkarrizketa biziak dira Izas eta Marijorenak. Batak bestearen kontakizuna elikatzen du, oroitu ez duen detailez hornitu bestearen esana. Hasieran zaila da beraien ahotsak bereizten, ez baitago horretan lagunduko digun puntuazio markarik. Hala ere, pertsonaia bakoitzaren ahotsa eta nortasuna bereizten hasiko gara kontakizunean sakondu ahala.

Elkar oso ondo ezagutu eta bizi duten bi pertsonaiaren arteko elkarrizketak dira, dinamikoak, konplizeak. Askotan mimetizatuak. Uxue Alberdik ondu eta josi egin ditu. Estilo literarioa eman, eta aldi berean naturaltasuna gordetzea lortu. Lan bikaina iruditu zait.

Denda elkarrekin daramaten bi ahizparen autobiografia edo kronika irakurriko nuelakoan bizitza —letra larriz esanda— elkarrekin eraman eta egiten duten ahizpen autobiografia edo kronika irakurri dut. Sakonean hunkitu nau beraien aske izateko gogoak; eta malkoren bat leherrarazi dit testuak eta Izas eta Marijok duten bizitasunak, bizipozak, ausardiak eta indarrak.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak