« Kontakizun xumea, kontu handientzat | Dirua beste ezeren gainetik »
Miserikordia etxea / Joan Margarit (Juan Ramon Makuso) / Meettok, 2009
Etxea Jose Luis Padron / Bilbao, 2020-07
Maitasunak bultzatu zuen oso gaztetatik poeta izatera eta idaztera. Maitasunak. 17 urterekin neska batekin maitemindu zen, eta oraindik buruz dakien poema idatzi zion (jendaurrean inoiz errezitatu ez duena, eta errezitatuko ez duen bakarra).
Aukeratzekotan, Luis Cernuda poetak idatzi zuen Un español habla de su tierra poema idaztea gustatuko zitzaion. Eta poeta bat izatekotan, Neruda izan nahi zuen gaztetan. Nerudak eragin izugarria izan zuen harengan, ia-ia ahots poetiko propiorik gabe uzteraino. Baina haren eraginetik askatzea lortu zuela esan dezakegu.
Kataluniar literaturan sartuz gero, eta ongi ezagutzeko nondik hasi ez baldin badakigu, Salvador Spriu poetaren bidez egiteko aholkatzen digu.
Eta badago jakiterik zein den azken aldian gehien gustatu zaion liburua ere: Poesia osoa, Philip Larkin, XX. mendeko ingeles poeta handiaren obrari buruzko antologia, Catedra argitaletxeak kaleratua.
Arkitektoa izatea egokitu zaio eta enpresa gizonen bat edo beste aguantatu behar izan du.
Abesti baten bidez, autoerretratu egokia bilatu beharko balu, Yves Montand abeslari frantziarraren Hosto hilak kanta hartuko luke.
Kataluniako gatazkari irtenbide bat proposatzeko eskatzen zaionean, erantzun ohi du jada honezkero ez duela berak irtenbide hori ikusiko. Bi eztabaidan hasten baldin badira, dio, horren errurik gehiena botererik gehien duenak izan ohi du. Baina behin hori esanda, gehitzen du, “ez Kataluniako politikariek, ez espainiarrek, ez dute urteetan ezer egin konpontzeko. Hala izan da azken mendeetan eta hala izaten jarraituko du”.
82 urteko Joan Margarit poeta kataluniarra berrogeialdian harrapatu du Cervantes Sariak. Saria banatzeko ekitaldia atzeratu egin dute.
“Bizitza osoa eman dut etxealdian irten ezinik egoteko desiatzen, lasai egoteko, denbora gehiago izateko idazteko eta orain hara!, begira nola gauden”, esan du, umorea galdu gabe.
Margariten Miserikordia Etxea (Meettok, 2009) itzuli zuen Juan Ramon Makuso poeta eta irakasleak. Gaina jotzen duten poemak, Margariten eta Makusoren arteko solasaldia eta, epilogoan, haren poetika plazaratzen dira. Margariten liburu bakarra dugu euskaratuta, baina bereziki nabarmena da: poetaren hitza gugan etxe egiten da. Benetako etxea.
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta