kritiken hemeroteka

8.700 kritika

« | »

Poesia kaiera / Forugh Farrokhzad (Miren Agur Meabe) / Susa, 2020

Iraneko poeta Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-06-06

Forugh Farrokhzad-en zenbait poema biltzen dituen liburu hau irakurtzean duda piztu zait: norena da bertan agertzen den ahotsa? Emakumezko idazle hau (1934-1967), Iranen jaioa, oso gaztetik poesiara eman izan zen. Gazte ezkondu (hamasei urterekin, liburuaren hitzaurrean esaten denez) eta gazte hil zen, bizitza abiadura berezi batek kutsatu balio bezala. Bere poemetan amodioa, desioa, bakardadea eta erbesteratzea bezalako sentimendu orokorrak agertzen dira, eta alde honetatik, unibertsaltasuna islatzen duelarik, irakurleren batek espero lukeenaren kontra mendebaldeko ikuspuntutik “exotismoa” eman lezakeena falta du. Esan izan da Sylvia Plath gogora ekartzen duela batzuetan, eta halaxe da.

Poemak askotan narrazioaren mugan kokatzen dira, istorioen aztarnak agertzen direlako, eta bertan agertzen diren elementuak sinbolismo sotilez hornituta daude, non osagai generikoak nagusi diren. Sentimenduak adierazten dira baina inoiz ez dira era arranditsuz azaltzen, edozein momentutan lehertuko direla ematen badu ere.

Poema liburu ederra, alde guztietatik begiratuta. Liburuak uzten duen inpresioan itzultzaileak garrantzia izan duela iruditzen zait: Miren Agur Meabek jantzi du poesia hori euskaraz, eta horretarako frantsesezko eta gaztelerazko bertsioak izan ditu oinarri. Jatorrizko poemak zein hizkuntzatan idatzi ziren, ordea, ez da inon esaten, farsiz suposatzen dut. Eta itzulpenaren itzulpena dela kontuan hartuta, agian poemetan islatzen den ahots horretan Meaberen presentzia handia dateke. Dena dela, hau ez da zertan txarra izan, zeren emaitza ikusita, hitz egiten duena Farrokhzad edota Meabe izan, liburu aholkagarria baita hau.

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak