kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria / Silvia Federici (Amaia Astobiza Uriarte) / Katakrak, 2020

Susmagarri oraindik Irati Majuelo / Berria, 2020-03-29

Zazpi lanez osaturiko saiakera-bilduma da Katakrakek Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria izenburupean argitaraturiko azken lana. Silvia Federicik bi asmo nagusi agertu ditu jadanik Caliban eta sorgina liburu antologikoan plazaratu zituen zenbait ideia berrartzeko: batetik, publiko zabalago batengana heltzeko asmoz baina berez duen konplexutasuna galdu gabe, bere hausnarketak sinpletu eta zehaztea; eta, bestetik, sorgin-ehizek egun duten jarraikortasuna eta urgentzia mahaigaineratzea.

Lehen atalean, kapitalismoaren sorrerak eragindako aldaketa sozioekonomikoen eta sorgin-ehizaren arteko loturak berrikusten ditu Federicik. Europan —Erresuma Batuko adibideetan oinarritzen da batik bat—, lurrak hesitu eta pribatizatzeak lur-jabe klase berri bat sortzeaz gain, pobrezia biderkatu eta balio moralak eraldatu zituen gizartean. Sorginkeria-akusazio nagusi bilakatu ziren azienda hiltzea zein gizonak limurtzea, emakume zahar eskaleak izanik jo puntu nagusia, edota arau sexualak transgreditzen zituzten emakumeak. Kapitalismo jaioberriak emakumeek komunitatean eta euren gorputzetan izan zezaketen botereari zion beldurra dakusa Federicik sorgin-ehizen atzean. Erantzuna argia da: zigorra eta terrorearen bidezko eredua. “Onartu zen unetik deabruaren zerbitzari bilaka zitezkeela, emakumeak bizitzako une orotan izango ziren deabrukeriatan jardutearen susmagarri”.

Ghanako sorgin-esparruak, Indiako emazte-erailketa masiboak, Latinoamerikako emakume aktibisten hilketa programatuak. Bigarren atalak gaur egunera egiten du jauzi, baina alde batera utzi gabe Europako XVI. mendeko “sorginak” eta XX. mendeko feminizidioak ahaidetzen dituen hari fina. Afrikako kasuan sakontzean, argigarria da ikustea nola bizitza komunala galdu eta globalizazioaren burbuilan sartze-bidean dauden herrialdeetan berpizten diren sorgin-ehizen fenomenoak. Are, multinazionalen proiektuak edo lurrak pribatizatzeko prozesuak martxan dituzten lurraldeetan, oso nabarmena dela gizon gazteek, bereziki, andre helduei egiten dieten jazarpen, tortura eta erailketa. Mikropolitika eta makropolitika nahasten da, Estatua eta Eliza, boterea eta izua. Azken finean, “kolonizazioan eta kristautzean zehar kapitalismoaren hedapen globalak ziurtatu egin zuen jazarpena kolonizatutako gizarteen gorputzean txertatuko zela, eta, denborarekin, azpiratutako komunitateek eurek gorpuztuko zutela beren izenean eta bertako kideen aurka”. Lehengo lepotik burua.

Liburuaren sarreran aurkeztutako helburuak guztiz erdietsita, azterketa zehatz bezain ulergarria proposatzen du Federiciren azken lanak, egungo emakumeen aurkako biolentziaren gorakada eta bortizkeria ulertzen hasteko argi printza irekitzen duena. Eskertzekoa da Katakrakek pentsalari garrantzitsu honen lana euskaratzen eta sorgin-ehizaren memoria berreskuratzen egiten duen lana ere, iraunkorra eta nekaezina. Alabaina, etxeko lan gisa, bi abiapuntu argi uzten dizkigu Federicik, berandu baino lehen heldu beharrekoak: sorgin itsusi, zaharraren iruditxo prototipikoz beterik dauden gure herrietako souvenir dendak, eta Europaraino heltzen den Afrikaren eta bestelako herrialdeen desjabetze eta liberalizazioaren odol-arrastoa. Zer-nolako historia idatzi nahi dugun, gure esku ere badago.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak