kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Pentaedroa / Kartxi - Txema Garcia-Viana / Elkar, 2019

Gerraren anabasa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-02-15

Txema Garcia-Vianak Gerra Zibilaren garaian kokatu du bere azken nobelaren argumentua. Idazlanak “Pentaedroa” du izenburua, eta irakurlea berehala ohartuko den bezala, izenburu hori bost lagunez osatutako taldearen izenari dagokio. Gerra Zibilaren gorabeherak eta beraren ondorioak kontatzen dituzten nobelek eta narrazioek erdiguneko lekua hartu dute euskal narratiban, noizean behin komentatu den bezala, “mainstream” bihurtzeraino. Baina garai horretakoak kontatzen dituzten hainbeste idazlanekin ez dakit azkenean irakurleak dagoeneko aseegi ez ote dauden. Edonola ere, gaia idazlanean topatu daitezkeen osagaietako bat besterik ez delarik, kontamoldeak ikuspuntu berriren bat eskaini dezake hain erabilia ematen duen ohiko gaiak interes berezia har dezan. Eta horixe da liburu honetan gertatzen dena, idazleak, istorioa azaltze hutsaz haraindi joan nahirik, kontaerari arreta handia jarri baitio.

Esan bezala, Pentaedroa bost lagunez osatutako taldea da, gerra hasi baino lehenago antzerkian aritzen zena. Gerra aurreko egoera hori pikutara joan zen gerra hasitakoan, gatazkak taldea deuseztatu eta sakabanatu baitzuen. Eleberrian, lagunak sakabanatu ondorengo egoera kontatzen da, dagoeneko gerra hasita dagoenean eta Errepublikaren aurka altxatutako tropek patu saihetsezinaren antzo aurrera jotzen dutelarik. Hainbat ataletan taldearen kide bakoitzak zer egiten duen ikusiko dugu,eta beraiek jarraitzen duten hariak ez direla berriro elkartuko dirudienean, hari horiek oraindik ere erlazionatzen dituen sarea osatzera heltzen direla ikusiko du irakurleak. Txandaka eta atalka kontatzen da bakoitzaren ibilbidea, eta halabeharrak betirako loturik daudela erakutsiko du. Idazleak kontatzeko modu hau era egokian erabiltzen jakin du.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak