« Emakume dantza | Lehen amodioa »
Eulien bazka / Hasier Etxeberria / Susa, 2003
Ikustekoa Igor Estankona / Deia, 2003-05-20
Ikustekoa. Halakoxea da Hasier Etxeberriaren nobela. Damian Arruti forentseari gertatzen zaizkionak (eta gertatzen ez zaizkionak) fotogramarik fotograma eta zinean bezala jarraitzeko moduko estiloa aukeratu du elgoibartarrak. Protagonistari gertatzen ez zaizkionak ere aipatu beharrean izan gara, liburuko kontrazalean esaten zaigun moduan nobela honek “izeberg batek bezala” zati txikiena daukalako agerian. “Ia ezer ez da dirudiena, iruzur egin ohi digu-eta begi bistakoa denak”. Protagonistaren begietatik ikus dezakegun nobela bat izakeran ikusten den guztia ez da egia, eguneroko bizitzan dakusagun guztia egia ez den modu berean. Horri buruzko gogoeta bat ere bada ”Eulien bazka”. Gizabanakoak epizentro bakartzat bere burua jartzearen arriskuaz jabetzen da Damian Arruti. Beranduegi, irakurleak konprobatuko duenez. Baina ordurarte egiten dugun ibilbidea eta ibilbide horretan aurkitzen dugun guztia zirraragarria da. Azkenerako ez dakigu zer den akzidentala eta zer garrantzitsua. Nobelaren garaipenik handiena da hori.
Hasier Etxeberriaren azkenengo lanetatik gailenena da duda barik ”Eulien bazka”. Guretzat alde batera utzi behar litzateke ”Inesaren Balada”, beste irakurlego batentzat idatzia ezezik beste asmo eta helburu batekin idatzia izan zelako. Ezin izan dugu ordea ekidin ”Arrainak ura baino” lanarekin alderatzea. Oraingoan Etxeberriak jendearen bihotza barik erlazio sozialen muina du aztergai. Halakoetan maiz gertatzen den gisan, errealitate konkretu batean argiago oinarrituz hobeto deskribatu ditu pertsonaren arazoak eta galderak, xumeak zein sakonekoak. Asebete ez gintuen ”Arrainak ura baino” ahaztu arazi digu di-da batean liburu bikain honekin. Nobela honetako pertsonaiek, euren indibidualtasunean, gizartearen erradiografia posible bat erakusten dute.
Tipularen mila azalak artikulu honetan zuritu ezin badira ere, badaude idazleak modu sotilean ukitzen dituen hainbat gai. Damian Arruti eta bere orbitan dabiltzan beste planetek talka egiten dutenean sortzen dira gogoetok. Batzuk gizon/emakume dikotomiaren ingurukoak dira (protagonista ez da, ez, argitasun eredu bat) eta beste batzuk borroka armatutik hasi eta sukaldaritzarainokoak izan daitezke. Sakonean beti dago egia eta gezurraren muga lausoen gaineko azterketa egiteko ahalegin bat. Hori da irakurlearentzat prestatutako ustekabekoa.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera