kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Txipiroiak bere beltzean / Rafa Egiguren / Susa, 2019

Bizitzaren simulazioa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-01-18

Ia berrogei urtez luzatzen da Rafa Egigurenen literatura-ibilbidea, baina egia esan berrogei urte honetan ez du idazlan askorik argitara eman. Urtez luzea bezain kopuruz laburra baita ibilbide hori. Hala ere, kopuru labur horretan beti kalitate berezi baten marka utzi du, obrak ontzen eta umotzen uzten dituen egile baten aurrean gaudelako froga. Bere literatura ezagutzen dutenak konturatuko ziren ekialde urruneko munduaren lilura eta aztarna agertzen direla oso maiz Egigurenek idatzitakoetan, sinadura moduko bat ia. “Txipiroiak bere beltzean” izenburua jarri dion narrazio bilduma honetan ere halako sinadura aurkitzen dugu. Narrazio batzuk ekialdeko mundura daramate, besterik gabe Txina edo Japon bezalako tokietan kokatuta baitaude argumentuak. Baina besteetan zeharkako erreferentzien bidez nabaritu dezakegu hango munduak sortzen duen lilura, adibidez, narrazioetako pertsonaiaren batek hango liburu bat irakurtzen duenean. Edonola ere, mundu exotiko hori hondoan dagonean ere erreferentzia-puntutzat har daiteke.

Ezaugarri honekin batera, beste ideia bat topatzen dugu maiz hemengo narrazioetan, kasu honetan narrazioen barne mugimendua zuzentzen duen ideia, honela labur bildu daitekeena: aldez edo moldez, bizitzea paper bat jokatzearen parekoa da, bizitza bera simulazio handia izango bailitzan. Teatroaren aipamena izan daiteke, edota besteek norberarengandik espero duten bezala jokatu beharra; ametsaren eta esna egotearen artean dudak planteatzea, edota maskararen atzean benetako aurpegia gordetzea, halako moduan non maskara eta aurpegia nahasirik gelditzen diren… pertsonaien bizitzetan beti dago irudikatu beharra, esaldi ezagunaren bidez adierazten dena: bizitza teatro hutsa da. Eta honek uzten du bizitza bera fartsa edo broma ikaragarria delako inpresioa. Rafa Egigurenen narrazioek, bestalde, dagoeneko desagertuta edo desagertzear dagoen mundu bat ekartzen dute begiradara, mundu bat, non erlijioa edo, hobeto esateko, eliza erdigunean dagoen. Eta idazleak teknika eta estilo aniztasunaren erakusketa eskaintzen duen bitartean, irakurleek narrazioen gozoa dastatzeko aukera izango dute orrialde hauetan zehar.

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak