« Hausturaren bila | Aitaren etxea »
Bilduma bat / Sandro Penna (Iñigo Astiz) / Farmazia Beltza, 2019
Memento penniano Jose Luis Padron / Bilbao, 2020-01
Garaipenna izeneko poeman, penna bi n-rekin hitz joko eginez Garaipenaren eta Poetaren artean, Sandro Penna poetaren testu bat irakurtzen irudikatzen du Iñigo Astizek bere burua, maitasunari eta gorputzaren gozamenari buruzko liburu bat irakurtzen hain justu haren lagun guztiak beren logeletan beren maiteñoekin daudenean, eta bera sofan bakarrik liburua irakurtzen. Memento pennianoa bizi izan zuen.
Poema berezia da, ez bakarrik Pennaren poesiaren gako nagusiak gardentasuna eta erotismoa direlako, baizik eta poeta italiarraren unibertso poetikoa artista-liburua izatera iritsi denaren hazia dagoelako bertan.
Izan ere, aspalditik datorkio Pennaganako zaletasuna Astizi; denbora da haren poesia sakon irakurtzen hasi zela, liburu bakoitzari bere denbora eskaintzen, haren poemekin bueltaka. Eta prozesu luze baten ondoren etorri zaizkigu poema horiek liburu zaindu eta polit batean, euskaraz eta Damaris Pan-ek sortutako margolanez hornituta.
Iñigo Astiz kazetari poetak eta Damaris Pan artistak Bilduma bat. Sandro Penna artista-liburua osatu dute, Farmazia Beltza eta Efi argitaletxeen babesarekin. Sandro Penna poeta garaikidea da, XX. mendekoa. Bazterreko poeta zen, baina denborak goian jarri du. “Ezin sakonagoa, unibertso ezin itxiagoan” hala definitzen zuen egilea kritikari batek. Adituek amodioaren poetatzat aurkeztu ohi dute Sandro Penna. Haren poemak, gehienak dira gai bakarrari buruz: sentsualtasuna, bere gai nagusia hori da, gose sentsual hori, ez hainbeste sexuala, baizik eta gozamenaren mundu hori, etengabe horretan dago. Ospatzen duen guztia, bere mundu txiki-txiki horretatik egiten du, atentzio ematen du etxeko leiko txikienetik nola ikusten duen unibertsoa.
Oso indartsu, oso labur. Oso hiztegi txikia, xumea eta estua darabil Sandro Pennak, eta liluragarria da irakurri ahal izatea 300 bat hitz horiekin zer iristen den esatera, hain gutxirekin zenbat esaten duen.
Bilduma bat. Sandro Penna ez da bakarrik poema eta arte liburu bat. Alex Gurrutxagak hitzaurrean idazten duenaren harira, memento penniano bat da mundu zorabiagarri honen erdian, une bat hartzea eta ematea antsietatearen eta abiaduraren zurrunbiloan. Urtea ondo asteko modua.
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez