kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Fakirraren ahotsa / Harkaitz Cano / Susa, 2018

Fakirraren ahotsa Untz Ohe / Begitu, 2019-11-14

Beren-beregi itxuraz, Harkaitz Canok, kazetari-narratzailea gidari dala, irakurleoi hasi-hasikeratik dinosku eroango gaituala, eskutxutik edo oroimen zulatuko goitibeheran, Imanol euskal kantariaren bizitzako zeharbidean, ondo baino hobeto nabarmenduz beren tontor-trokak, gaztetan abiatu eta heriotz uneraino, atzenean narratzailea birrazalduta hasikerakoaz lotzeako amaierea ez-ohiko biografia biribilduz, hori guztiori, “euskal gatazka” deritxan salda pipermindutan murgilduta, errelatuari ekarpentxoa ostera be eginez, Twist gomutagarriaren beste atal bat. Izan be, kantariak ur goriotan emon ebazan urterik gehienak badakigunez.

Lapikokoari beste irakinaldi bat emon guran edo, egileak digresinoak edo batzuetan hobeto esan erretolika galantak dakarkuz —buruaz beste egitearena, ahotsa, ume-amatasunak, adiskidetasunaz— kronologiaren estutasunari haizea emon guran, erregular baina irakurketeari burdia astundu baino egiten ez deutsana. Hata guztiz be, eleberria hainbat espezie klasez gisauta dator, hala nola, donostiarrai zirikatuz: “Behin eta berriro zabaltzeaz nekatzen ez diren opari-papera da hiria bertakoentzat” edo Kataluniaren diru-egarriaz, topiko maiztua berau: Estaciò de Françako pasadizua eta txanponaren txiste zakarra.

Txipriztinak-txipriztin, gure literaturaz, literharturaz, paparra harro-harro erakusteko moduko emoia da eleberri hau, euskal letra-pilatzaileen artean goreneko jainkoen eskoitara lekututeko bestean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak