« Goldsmithen ikaslea | Hiltzeko kantak, bizitzeko »
Poesia kaiera / Louis Aragon (Itziar Diez de Ultzurrun Sagala) / Susa, 2019
Abangoardiako poeta Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-11-09
Munduko Poesia Kaierak izeneko bildumaren barruan agertu berria da Louis Aragon (1897-1982) poeta frantziarrari eskainitakoa, Itziar Diez de Ultzurrun Sagalaren itzulpenean. Bilduma horretako beste liburuetan bezala, idazlearen ibilbide poetiko osoaren ikuspegi zabala eskaintzen da haren poemarik garrantzitsuenen bertsioen bidez eta Beñat Sarasolaren hitzaurre labur eta zehatzaren laguntzaz. Louis Aragonen poesia-bilakaeran bere ibilbide pertsonalaren isla ere aurkitu dezakegu. Topikoei jarraituta surrealismoaren ordezkaritzat har dezakegu eta azaleko kontu horretan geratu, baina poemak irakurtzerakoan konturatuko gara idazlea abangoardiako poesian kokaturiko mugimenduen barruan ibiltzen bazen ere, berezitasunak bazituela. Dadaismotik abiatuta idazleak abangoardiek inposatzen zituzten mugetatik atera nahi izan zuen. Izan ere, abangoardiek, bakoitzak bere erara, beti aldarrikatu nahi izan dute egilearen askatasuna. Ematen du horixe dela beraien ezaugarririk nagusienetakoa. Baina askatasuna aldarrikapena bihurtuta, abangoardia bakoitzak askea izateko modu bakarra ulertzen zuen. Ismo ugarien artea idazle bakoitzak bere ismoa hautatu behar zuen, edo bestela berea asmatu, kontrakarrean aritzeko ere. Testuinguru horretan mugitzen zen Aragon, baina berak abangoardien mugak gainditu zituen. Mugimendu hauen logikari jarraituz gero arte lanaren bilakaeraren azken muga autosuntsiketa da, Umberto Ecok Opera aperta-n azaltzen zuen ildotik. Aragonek artearen autosuntsiketa horretatik aldentzea lortu zuen, askotan arte mota horren ezaugarria izan ohi den deshumanizazioa baztertu eta poesia ber-humanizatzeari ekin ziolarik. Bere pentsamendu politikoak eta XX. mendean ezagutu zituen gora-behera historikoek (biak ala biak elkarri zeharo lotuak) bere partea izango zuten jarrera honetan. Itzultzaile lanaz ere hitz egin behar da derrigorrez. Louis Aragonen poema askok oso egitura erritmiko markatua dute eta Itziar Diez de Ultzurrun soinuaren aldetik dituzten ezaugarri horiek gordetzen saiatu da itzulpenean; saiatu eta lortu ere bai, haren bertsioan Aragonen ideien itzulpena ez ezik poemen formarena ere egitea lortu baitu.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi