kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Vizcaytik Bizkaira?" / Jurgi Kintana / Euskaltzaindia-BBK, 2002

Azkeren hasierak Javier Rojo / El Correo, 2003-04-30

Jurgi Kintana Goirienak R.M. Azkueren ibilbidea aztertu nahi izan du, Vizcaytik Bizkaira? deitzen den saiakera edota ikerketa liburu honetan. Eta ikerketaren nondik norakoaz inolako dudarik gera ez dadin, honelaxe zehaztuta agertzen da gaia liburu honen azpitituluan: “R.M. Azkue Euskaltzaindia sortu aitzin (1888-1919)”. Azkueren ibilbidean giltzarritzat har daitezkeen bi urte horiek ikerketa historiko honen mugak ezartzen ditu. Lehenengoak (1888), Azkuek Bizkaiko Aldundiak ordaindutako euskal katedra irabazi zuenekoa azaltzen digu. Postu horretarako besteak beste Unamunorekin lehiatu ondoren, Azkuek katedra lortu eta handik hasiko da bere kultur jarduera euskararen alde. Bigarren data, Eusko Ikaskuntzaren itzalpean eta Diputazioen babespean Euskaltzaindia sortu zen momentuari dagokio. Euskal akademia bat sortzea izan baitzen Azkueren ustetan egin beharreko lan nagusienetakoa. Idazleak iturritzat batez ere Azkuek eta garaiko euskaltzaleek idatzitako eskutitzak erabili ditu. Eta bertan kontatzen diren gauza bitxien artean, XX. mende hasierako burgesi berriarekin izan zituen harremanak aipagarriak dira. Euskaltzalea ez ezik Bilboko garai eta giro berezi hura ere ezagutzeko, liburua interesgarria izan daiteke.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak