« Azkeren hasierak | Munstroaren kontraesanak »
Itoko dira berriak / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2003
Itoko dira berriak Ana Unanue / Aizu!, 2003-05
Istorioa: Espainiako hiri turistiko bateko hondartzan gertatzen da. lnguruan dabiltzan turistek norbait itotzen ari dela ikusten dute; salbatu nahi dute, baina egonean gelditzen dira, berriketan, sorospen taldea noiz etorriko zain.
Emaitza: bikaina. Linazasorok azken muturrera eramaten du egoeraren absurdua, ironia eta umore finez eraman ere. lrakurleak irribarrez irakurriko du, eta behin baino gehiagotan lehertuko da algara batean. Linazasorok adierazi duenez, liburuan bere “betiko obsesioak” bildu ditu: inkomunikazioa, existentziaren zentzurik eza, giza alienazioa… Narrazioan ageri diren norbanakoak koldarrak dira, eta taldearen erabaki kolektiboetan babesten dira erantzukizunik ez hartzeko. Alde horretatik alegia mikatz samarra da Linazasororena.
Nabarmentzekoa: liburuko “tribuaren” elkarrizketak antologikoak dira. Linazasoro oso errukiorra eta bihozbera da bere pertsonaiekin, eta samurtasun puntu batez aurkezten dizkigu haien miseriak Egileak esana da nobela laburrak (78 orrialde) ipuin egitura duela, eta hala izango da, baina antzerkitik ere asko dauka.
Hoberena: Karlos Linazasoro deskubritu dudala. Ez nituen bere narrazioak ezagutzen (mea culpa), eta liburu hau akuilu ederra izan da aurreko lanak irakurtzen hasteko.
Esaldia: “Umoreak eta ironiak soilik egiten dute posible bizitzak aurrera jarra dezan, angustia kosmikoa bare dadn. Poetak dio: transzendentziaren kontra, xalotasuna; angustiaren kontra, umorea”.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez