kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Hezurren erretura / Miren Agur Meabe / Susa, 2019

Bizitza hezur mordo astuna da, darling Amaia Alvarez Uria / Argia, 2019-07-07

San Juan bezperan idazten ari naiz kritika hau, zaharra erre eta berriari ongi etorria egiten zaion egunean. Garai ezin hobea Miren Agur Meaberen azken lana irakurtzeko. Lan hau “arazketa errituala” dela dio une batean protagonistak. Izenburuari buruz hurrengoa dio: “Oraindik ez neukan izenbururik, baina intuizioak hezurrak iradokitzen zizkidan: sinbolo horrek batasuna eman ziezaiokeen nire lanari, azalean hasi, eskuetatik jarraitu, begian geldiunea egin eta gorputzaren barrenengoetara jo gurako lukeen miaketan. Idazketa prozesuari begiratzean ordea: Liburu hau burutzea gurpil hits eta sorgorgarri batetik askatzeko ekintza bat izan da niretzat”.

Mosaikoak osatzen dituzten harritxoak dira narrazio hauetako baten izenburua: Teselak. Baita liburu honen egitura deskribatzeko irudia ere. Narrazioa da, joan-etorriko loturez jositako ipuin sarea edo nobela fragmentatua; fikzioa, termino angloa erabiltzekotan; autofikzioa gertaerak eta pertsonaiak errealitatean jaio eta fikzioan gorpuztu dituela kontuan izanik. Hori baino gehiago egiturari begira kontaketarekin batera gutunak, poesia, egunerokoa, testamentua, ametsen bilduma, eta flora eta faunaren seinaleak.

Hizkuntzari dagokionez, aurreko lanetan bezain mamitsu agertzen zaigu euskara. Eta ez dator bakarrik, latina, ingelesa, frantsesa, italiera eta gaztelaniatik hartutako espresio zenbait topatuko ditugu tarteka: La recherche de l’absolu, Gratis et amore, Daily program…

Protagonistak ordura arte bizitakoari egiten dio errepasoa eta bakardadea, desosegua, konponketak agertuko zaizkigu parean. Baina bidelagunak ere hor egongo dira, arrimuan: Rosalia de Castro, Colette, Virginia Woolf; senideak eta hildakoak, Nadine eta beste “ahizpa” batzuk; maitale-edo izandako O. eta Z.; edo idazletzan gurutzatutako han eta hemengo literaturgileak.

Euri lainoak eta itoginak izango dira agertokian, lorategi, baso eta zuhaitzek ere presentzia izango dute. “Atzoko neska eta gaurko andrea” ezagutuko ditugu orriotan, zorrak kitatzen jardungo du, doluan, idatziz, iraganetik orainera, gerorako bideari garbi eta gogoz ekiteko. Izan ere: “Bizitzaren ederra galgunetik aldentzeko jartzen digun ariketa da”.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak