« Jolas asko batera | Aspaldiko hitza »
Eulien bazka / Hasier Etxeberria / Susa, 2003
Euliak Joxean Muñoz / El Diario Vasco, 2003-04-27
Albiste txarra eman dio medikuak. Kartzinoma bat du eztarrian, olagarro bat dela esaten du berak, Damian Arrutik, nobela honetako protagonistak. Piztia bat eztarrian, arriskutsua, hilgarria. Erre dituen zigarro guztien ordainetan. Damian Arrutiri, nobela honetako protagonistari, bizitzan barrena pilatutako zor guztiak datozkio gainera. Izkintxo egin nahi izan dio bizitzari, eulien artean bizi da, euliak hazten, zaintzen eta aztertzen. Egunero ikusten ditu hiltzen eta jaio-tzen, ehunka, axolagabeki. Euliekiko zaletasunak ematen dio bizitzarekiko eta heriotzarekiko tartea hartzeko modua. Bere heriotza iragartzen dioten arte, eztarrian olagarro bat duela esaten diotenean. Edota bere emaztearen gorpua aurkitzen duen arte, puskak egina, amildegira botea, behinola hainbeste maitatutako gorputza zatituta, pusketan, likistuta.
Beltz
Bere zor intimoen zurrunbiloan, ordaindu beharraren itolarrian, bere bizi ezina frogatuko du hil aurretik, ozpinez, Damian Arrutik. Kitatu gabeko kontuak azal-tzen zaizkio, emazte ohiarekin, ezkutuko maitale fidelarekin, ageriko maitale berriarekin, burkide ohiekin, adiskide zaharrekin, eta bere buruarekin. Izua, sexua, maitatu ezina, boterea, bortxa eta patu beltza. Osagarri horiekin nobela beltz bat eraiki du Hasier Etxeberriak, bihurgunez betetako bide bat, bizkor eta arin egitekoa.
Nobela beltz guztiak bezala, argitasuna ematen du Hasier Etxeberriaren nobelak. Argitasun beltza da, gure munduaren zoko ilunak, ezkutuko hariak, isilpeko bortxak agerrarazten dituena. Hemen. Euskalerrian. Heriotz bat, huts egindako atentatu bat, sexua eta maitasuna, ikerketa bat, ertzainak, pipak, partiduko jaun-txoak, bankako aberatsak, jende boteretsuaren botere iluna, sexua eta dirua, eta esan ezineko irrikak.
Eulien bazka du izena Hasier Etxeberriaren nobelak, (Susa, 2003), nirekiko, bere onena den azken liburu honek. Fuerte hasten da, ezustekoz-ezusteko, irakurlea harrapatzeko eta bere sarera ekartzeko. Harrapatu egin nau, ni behintzat.
Korapilo
Atsegin dut generoa eta atsegin dut Hasierrek eman dion ikutua. Bere artikuluetan bezala, nabarmengarria da liburuan idazlearen komunikaziorako berotasuna. Hizkera gardena, trabarik jarri nahi ez duena, zuzena eta iradokorra. Atsegin dut nobela honen bizitasuna, irakurlea, korapiloz korapilo, bukaera ezustekora eramaten duena. Egotz lekioke hainbat pertsonaiaren sakontasun falta, gertaeren pilaketan tartekako neurri galtzeak, baina horien gainetik dago liburu batek harrapatzen zaitueneko plazera.
Asko hitz egin zen iaz euskaraz egindako zinemaz, haren premiaz eta erronkari eusteko grinaz. Geldirik dago zinemaren mundua, baina bitartean idazleak ari dira gure fikzio gosea asetzen, hemen, eta hemendik beltz eskribituaz. Ez dakit ekoizleek irakurtzen ote duten euskaraz, ez dakit sexuak, heriotzak edo boterearen zikinak izutu egingo lituzkeen, baina nik film bat ikusten dut hor, bizia, eta beltza. Badu non bazkatua euskarazko zinemaren ametsak.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera