« Leku bila | Gobernari edo gobernatu »
Gailur ekaiztsuak / Emily Brontë (Irene Aldasoro) / Erein-Igela, 2017
Zure begiek hiltzen naute Amaia Alvarez Uria / Argia, 2019-04-21
Gailur ekaiztsuak Emily Bröntek 1847an argitaratu zuen eleberria da. Ezizenez sinatu zuen emakume izaera ezkutatzeko harrera misoginoaren beldur. Hala ere, ingeles literaturako klasiko bihurtu da lan hau.
Landa eremuan isolatuta dauden bi etxeren artean gertatzen da istorioa. Bi atal ditu lanak: lehenean Catherine Earnshaw, Edgar Linton eta Heathcliff dira protagonistak eta bigarrenean hurrengo belaunaldiko Hareton Earnshaw, Catherine Linton eta Linton Heathcliff agertzen dira.
Ahots narratiboen erabilera eta egitura berritzaileak izan ziren bere garaian. Izan ere, Nelly neskameak kontatzen dio Mr Lockwood maizter etorri berriari Gailur Ekaiztsuak deituriko etxean gertatutakoa.
Fikzio gotiko moduan sailkatu izan da maitasun sutsu eta biolentoa duelako ardatz eta banpiroak, deabruak, espirituak, heriotza eta zoramena agertzen direlako. Argitaletxearen laburpenean irakur daiteke “amodio destainatu” eta “baretu ezineko bizi-min bat” kontatzen zaizkigula. Interesgarria izango litzateke maitasun erromantikoari ikuspegi kritikoz begiratzea eta polimaitasunetik berridaztea.
Maiteminaren sufrimendua eta plazera topatuko ditugu bertan, nagusiki lehena maitasun erromantikoaren alde ilunarekin: ezinezko amodio bat eta haren ondorio latzak. Honekin batera arau sozialak eta horiek (ez) betetzeak dakartzan sari eta zigorrak. Hona maiteminduen hitzak: Haren arima eta nirea gauza bera dira. Ezin naiz bizi nire bizia gabe!
Bi familien arteko harremanak eta bi belaunaldi desberdinen bizipenak izango ditugu irakurgai. Emakume eta gizonen (nor maitatu eta norekin ezkondu); goiko eta beheko klasekoen (dirua, heziketa eta portaera finak dituztenak eta ez dituztenak), zurien eta “beltzen” (abizenak dituztenen eta ez dituztenen) “betebeharrak” eta zauriak aurkituko ditugu aurrez aurre.
Catherine ama eta Catherine alaba izaera bizi eta askeko emakumeak dira; bata komeni denarekin ezkonduko da (Edgar) maite duena aldean utziz (Heathcliff), eta besteak rol femeninoa beteko du bere lehengusu gaixoarekin ezkonduz eta hil arte zainduz: kritika feministaren “ganbarako zoroa” eta “etxeko aingerua”. Genero arauak gainditzean jaso dute zigorra (zoramena, bazterketa, heriotza) edo bete dituztenean ideal espiritual bihurtu dira (haien desio eta gorputzari muzin eginez). Ezagutu beharrekoa.
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres
Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo
Mikel Asurmendi
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Esker onak
Delphine De Vigan
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Enarak
Bernardo Atxaga
Irati Majuelo
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Aritz Galarraga
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Joxe Aldasoro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi