« Bost bozeto langarraren gainean | Ahozko literaturaren altxorra »
Ipuinak / Isaac Bashevis Singer (Koro Navarro) / Alberdania-Elkar, 2003
Lekukotasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-04-13
Duela gutxi auzuneko liburutegian aurkitu nuen Isaac Bashevis Singerren autobiografia. Hemendik, txoko honetatik, gomendatzen diot irakurle den orori liburu horren irakurketa, atsegina izateaz gainera baduelako zer erakutsi bertan. Egia esan, Bashevis Singerren bizitzak berak idatzitako eleberrien kutsua du. Poloniako juduen artean sortua, juduek jasan izan zituztenak jasan zituen. Baina, tartean, eta hori da Bashevis Singerrek azpimarratzen duena, bai bere bizitzaz bai besteen bizitzaz ari denean, mundu bat ikusi zuen, ekialdeko juduek osatzen zuten mundua. Hori dena gain behera joan zen eta azkenik, naziek bultzaturik, desagertu egin zen, zeruan ke moduan. Auschwitzen, alegia. Izan ere, Auschwitzera eraman zituzten juduek esaten baitzuten, umore beltza erakutsiz, handik sortzeko modu bakarra tximiniatik zela. Juduek umorea zuten, zalantzarik ez. Eta umore hori da, hain zuzen, Isaak Bashevis Singerrek erakusten duena, euskarara itzuli diren ipuin hauetan.
Bashevis Singer heriotzatik libratu egin zen, Ameriketara ihes egiteko aukera izan zuelako. Ameriketan zegoelarik ez zuen gehiegi idatzi arrazakideen patu gaiztoari buruz. Bizitza aurrera zihoakion neurrian, berak ere aurrera jo zuen, atzean utzitakoa ahaztu gabe ordea. Memoria baita Bashevis Singerren, eta idazle izan nahi duen ororen, kokalekua. Gogoratzen naizenez, ia haren liburu guztiak irakurri baititut, haurtzaroko oroitzapenek toki handi eta zabala betetzen dute harenean. Judu askenazien artean, jiddishez idatziz, Bashevis Singer komunitate baten ahots bihurtu zen. Bere historiak oso lokalak dira, baina horrek ez du esan nahi guk euskaldunok halakorik ulertzeko eragozpenik dugunik. Mundu txiki horri gurea baita, gure egiten duguna literaturaren bidez. Liburuak zortzi ipuin biltzen ditu. Esan behar dut niri gehien gustatzen zaidana falta dela, “Market kaleko Spinoza”, baina hala ere ipuin duinak dira, ipuin erakusgarriak, ipuin-lekukoak.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi