« Zorion perfektua | Lekukotasuna »
Bizia lo / Jokin Muñoz / Alberdania, 2003
Bost bozeto langarraren gainean Ibon Egaña / Egunero, 2003-04-12
Langarraren, lanbroaren gainean marraztu ditu Jokin Muñozek bost bozeto berri hauek, Bizia lo osatzen duten bost narrazio hauek. Nahiz eta langarra bakanetan baino ez den aipatzen liburuan zehar, nahiz eta narrazio batzuetan langarra egitetik urrun dagoen eguratsa eta eguzkia distiratsu dagoen. Batzuetan ikusten ez den arren, langarra dago bozeto hauen hondoan, mehe, xare, baina etengabe. Joan zaretenean nobela biribilean Donostia langar setatsuaren pean marraztu zuen protagonistak bere bozetoetan eta Bizia lo honetan ere langarraren pean bizitzera kondenatutako ingurune hau, langarpeko gizon-emakumeak erretratatu ditu Muñozek. Dena blaitzen du tristuraren, minaren eta etsipenaren langarrak —euskal gatazka deituko diote batzuek—, blues triste batek bezala.
Gauza deserosoak esateko garaia dela zioen Jon Sarasuak orain gutxi; liburu deserosoa zela zioen Iban Zalduak Montoiaren Denboraren izerdia-gatik, eta deseroso adjektiboak ere balio luke Muñozen lan hau kalifikatzeko (eta baita Anjel Lertxundiren Zorion perfektuarentzat ere). Irudi luke heldua dela literaturara ere gai deserosoak (gatazka, nahi bada; biolentzia, politika eta beste) lantzeko garaia, inoiz hala izateari utzi badio behintzat. Egoerarik gordinenetan da beharrezkoen arteak ekar dezakeen ikuspegi humano eta kritikoa. Zeregin horrixe lotzen zaio idazlea lan honetan, berea duen heterodoxiatik beti ere, bateko nahiz besteko diskurtso ofizialetatik urrun, begi bakarreko filosofietatik bereiz eta, batez ere, zentsuretan makurrena den autozentsurari —posible den neurrian, behinik behin— itzuri eginez.
Deserosoa, mingotsa
Gure gizarteko jarrera zenbaiten aurrean deseroso eta kritiko den pertsona da liburu honetan luma dantzatzen duena. Eta nahitaez da liburua deserosoa, mingarria zenbaitetan, eta mingotsa. Baina deserosotasun horrexekin gogorarazten digu Muñozek zein den artistaren eta artearen zeregina. Zein den artistak izan behar lukeen konpromisoa, ideologia edo koloreen gainetik egon behar lukeena. Galderarik pausarazten ez duen artea, literatura, sortzetik dela hila. Autoafirmazioa, autosatisfakzio hutsa bilatzen duen artea, deserosotasunik sortzen ez duena, hartzailearen egonarria bermatzea helburu duena, apaingarri hutsa dela. Hutsa eta hila.
Liburu osoan hedatzen den mikaztasun horrekin batera, ordea, xamurtasunez gainezka egiten dute bozeto hauek, orrialde hauek. Jarrera mikaztu batetik, kritiko batetik idazten duen idazlea baita Muñoz, baina baita aparteko sentsibilitate batez gaitua ere, gizakion sentimenduak literaturan gutxik bezala islatzen dakiena. Muñozek mimoz tratatzen ditu bere pertsonaiak, maite ditu eta haien zokorik gordeenetan ezkutatzen dena azaleratzen digu. Castejondarra ez da behin ere azalean geratzen berak sortu pertsonaiak marraztean, muineraino iristen da, sakon ezagutzera; eta egiaz ezagutzen dena maitatu egiten den legez, Muñozek lortzen du bere pertsonaiak xamur eta maitagarri egin dakizkigun, haien ekintza eta jarrerek sorraraz diezaguketen balorazio etikoaren gainetik.
Pertsonaien xalotasunak, bozentziak —haurrak dira protagonistetako zenbait— eta ezintasunak marrazten ditu Muñozek biolentziak itotako hondo langartsuan eta kontraste horretatik sortzen den hunkidura estetikoan datza narrazio hauen unibertsaltasuna; horixe da goi mailako egiten dituena. Euskal prentsaren gailurra izan ziren Muñozek begibakar utzi gintuzten arte BEGIAn argitaratutako artikulu kritiko eta mamitsuak; gure ipuingintzaren gailurra dira bilduma honetako narrazioak ere.
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi