kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Estropadak bertsotan / Antonio Zavala / Sendoa, 2003

Ahozko literaturaren altxorra Patxi Sarriegi / Deia, 2003-04-15

Ezustea Antonio Zavalak egiten duen lan bakoitzean etengabea da. Gizon baten ekimen agortezina dugu bere azkeneko liburua, 1961ean “Auspoa” bilduma argitaratzeari ekin zionetik 281.a hain justu.

Herri literaturaren altxorrean beste urrezko bitxia, ohitua gauzkan eran ezin interesgarriago gainera. Eta “herri” esatean ez dugu behe mailakorik esan nahi, gai aldetik batez ere xehea, herrikoia eta oihartzun handikoa baizik. Oraingo honetan estropadei egokitu zaie, bertso zaharren bilduma oparoa benetan liburu berrian Antonio Zavalak eskuratzen diguna: 1.700 bertso, zaharrena 1854koa.

Urtez urte ordenatuak, bilaketa lana bakarrik ez, bilketa lan bikaina ere eskaini du arraun jokoen gainean izandako bertsoez. Bertso kronikak dira gehienetan. Asko eta asko galduko ziren, ezinbestean, baina berreskuratutakoen beste adibide joria dugu “Estropadak bertsotan” liburua, bertsoez gainerako aipamenetan era guztietako datuez hornituak baitatoz. Ikerlari gazteek izango dute nora jo, non arakatu.

Estropadak nola sortu zireneko kontua esate baterako; esan ohi denez, itsasotik lehorrera etorritakoan, aurrena iristen zenaren arraina hobeto ordaintzen zuten erosleek. Hortik kaira lehenago sartzeko lehia eta desafioa. Horra arraun jokoaren hasiera.

Kontu aipagarri asko dira tartean; esate baterako, donostiar eta ondarrutarren arteko lehia (1890); getariar eta Pasaiako sanpedrotarren estropadako bertsoak (1900); oriotar eta donostiarren arteko apustua (1910)… baina baita orain dela urte gutxiko kontuak ere, Zumaiako arraunlariei omenaldi egunekoak (1985); edota sanpedro eta sanjuandarren arteko liskarretaz (1987)…

Bertso ederrak Xenpelar, Txirrita, Basarri, Lasarte edota Matxainenak, besteak beste. Pasadizo eta gertaerez betetakoak, argazkiez lagunduak sarritan. Kostaldeko herrietan ez ezik, barrukaldekoetan jarraipen zabalekoak eta ezagunak zirenak. Orduko giroaren erakusle bikainak!

Azken batean, kantua eta bertsoa literaturaren altxorra direla frogatu digu Antonio Zavalak, kirola, hizkuntza, historia… eta era guztietako testigantzak biltzen dituen liburu honetan. Euskaraz izan baita Donostiako estropadetako protagonista nagusien jarduna ere ia beti, baita arraunlariena ere.

Nork dio euskal literatura geza edo motela denik? Bertsoak eta arraunak horixe frogatzen dute: literaturaren bizitasuna eta ahozkoaren altxorra!

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak