kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Fakirraren ahotsa / Harkaitz Cano / Susa, 2018

Kantariaren isla Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-02-02

Harkaitz Canok bere kalitatearen beste froga bat utzi digu “Fakirraren ahotsa” izenburua duen nobelarekin. Idazlan honetan aurkezten den argumentuan Imanol Lurgain izeneko kantariaren bizitza kontatzen da. Protagonista beste Imanol baten literatur ifrentzua da, benetako kantariaren literatur isla, nolabait esateko. Nobelan aurkezten den bezala, Imanol, “Fakirra” ezizenez, pertsonaia kontraesankor moduan agertzen zaigu, batzuetan pertsona maitagarria, besteetan bere egoaren menpean dagoen artista jasangaitza, txaloak behar dituen ume handia izango balitz bezala. Baina idazleak pertsonaiaren bizitza kontatzeaz gain, beste gauza bat egiten du liburu honetan: pertsonaiaren testuingurua ere kontagaia du idazlanean. Beraz, garai bat eta garai horretan aldez edo moldez eragina izan zuen belaunaldia ere jartzen ditu bere begiradapean, bizitza publikoaren erdigunean-edo egonda gaur eguneko gure inguruari forma eman dioten pertsonek osatzen baitute belaunaldi hori.

Argumentua XX. mendearen azken hamarkadetan eta XXI.aren hasierako urteetan zehar hedatzen delarik, nobelak geure buruaren (alegia, euskaldunon) ispilua ere eskaintzen du. Izan ere, kronika sentimentala izan gabe nostalgia puntu batez zipriztinduta agertzen zaigu argumentua, baina batez ere trantsizio garaia protagonizatu zuten euskaldunen ilusioak eta hauen bilakaera kokatzen zaizkigu narrazioaren erdigunean. Idazleak ez ditu alderdi ilunak ezkutatzen, eta alde horretatik begiratuta, miseriak ere jartzen ditu begi aurrean.

Nobela honek beste alderdi interesgarri asko dauzka, eta horien artean bi nabarmenduko ditut. Alde batetik, idazleak pentsatzen du irakurle informatuaren aurrean dagoela, hau da, zeharka aipatzen direnak identifikatzeko gai izango dela. Honek irakurlearen eta idazlearen arteko konplizitatea areagotzen du. Eta bestalde, nobela ez da bere zilborrari begira dagoen testua. Ia konturatzeke, oharkabean bezala, giza kondizioaren arakatze sakona eskaintzen digu idazleak. Harkaitz Cano gure idazlerik interesgarrienetako bat da, dudarik gabe, eta horren froga utzi digu derrigorrezko irakurketa iruditzen zaidan liburu miresgarri honetan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak