« Hitzak eta poemak | Titulo luzeek zerbait ezkutatzen dute beti »
Maitalea / Marguerite Duras (Mikel Garmendia) / Elkar, 2018
Maitalea Alaitz Andreu Eizagirre / Aizu!, 2018-11
Marguerite Duras idazle frantsesak (1914-1996) ekarri zigun nobela hau 1984an, eta uda honetan, Mikel Garmendiaren euskararako itzulpena irakurtzeko aukera eduki dut. Tamalez, liburu hau esku artean eduki arte, ez dut Durasen ezer irakurri. Tamalez diot, liluratuta utzi nauelako.
Nobela autobiografikoa da, eta, bertan, haurtzarora eta nerabezarora egiten du jauzi idazleak, idazten ari den uneko egoera ulertzeko bizipen giltzarriak biltzen baitituzte garaiok. Izenburuak berak dioen bezala, idazleak izandako lehenengo maitalea da nobelaren ardatza, baina beste kontu asko jorratzeko nolabaiteko aitzakia da hori; izan ere, maitale txinatarra erdigunean egon arren, bestelako gai askori heltzen die, modu ia obsesiboan: genero kontuak, familia hautsiak, amatasuna, sexua, klase sozialak, arrazakeria…
Dena dela, gai horiek guztiak garatzeko modua goraipatu nahi nuke, idazketaren eta idazkeraren bidez lortzen baitu berez ordena kronologikorik gabe azalduta dauden bizipenak osotasunean jasotzea. Nobela egitura tradizionalak iraulita daude (adibidez, lehenengo pertsonatik hirugarrenera egiten du salto, eta alderantziz, abisatu gabe), eta testua irudiz eta sinboloz josita dago. Horrek irakurketa zailtzen badigu ere (ahaztu irakurketa pasiboa), benetan merezi du, esaldi guzti-guztietan esaten baitu zerbait.
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga