kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Deserriko karrikak / Mikel Ibarguren / Susa, 2002

Ausentzien bilduma Irene Elorza / Maxixatzen, 2003-03

“Zutaz oroit egitea
orri galdu bat izan da neguko
egun motzenean,
erbeste isil bat izan da, barruan ain guratuta.
Etorritako bidetik noa zu ikusi gabe
azken orduko Pesa-n:
“26 St. Sébastien (péage)”.

“Bar-brasserie” poemaren hitz hauekin amaitzen da Mikel Ibarguren zestoarraren bigarren poesi bilduma, Susak argitaratutako “Deserriko karrikak” izeneko liburua. Izenburuak ongi asko argitzen du poema guztien muinean dagoen gaia eta sentipena: deserria, besterria, exilioa. Ausentzia da liburuko protagonista nagusia. Esperantzarako zirrikiturik ere uzten ez duen ausentziaren itzalak dena estaltzen du. Erbestearen gaia sarritan landu duen Mario Benedetti idazle uruguaiarrak ez bezala, Ibargurenen ikuspegia etsipenez beteta dago. Inposatutako bakardadeak, inkomunikazioak eta urruntasunak erabat baldintzatzen du poetaren ahotsa. Oihartzunik ez duela dirudien ahots bakartia, hain zuzen. Baina poetaren oroitzapenetan bizirik dirauten pertsonak eta aberri urruna benetakoak dira, eta deserriratuak bizi dira hauek ere. Izan ere, baten halabeharra besteen patuari lotuta dago nahitanahiez.

Ez egoteari buruzko gogoeta honek existentzialismo kutsua ere baduela esango nuke. Gizakiaren bakardadea eta errealitatearen alderik zentzugabeena islatzen dira ausentziak lausotutako deserriko karrikei begira dauden leihoetan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak