kritiken hemeroteka

8.710 kritika

« | »

Istorio bakarra / Julian Barnes (Aritz Gorrotxategi) / Meettok, 2018

Bizitzaren ardatza Javier Rojo / El Correo, 2018-08-11

Julian Barnes literatur zaleen artean aurkezpen berezirik behar ez duen idazlea da, 1946an Ingalaterran jaiotako idazle honek hogei liburutik gora idatzi baititu. Oraingoan, euskaraz ere bere nobela bat irakurtzeko parada dugu, “Istorio bakarra”, ingelesez 2018an bertan argitaratutako “The Only Story” nobelaren euskal itzulpena. Izan ere, argitaratzeak berak ere erakartzen du arreta, jatorrizkoa agertu deneko urte berean plazaratu baita euskal itzulpena, gaztelerazko bertsioa, hitz hauek idazten ditudan momentuan, oraindik ere agertu ez delarik, oker ez banago. Eta euskal argitarapenaren kontuarekin bukatzeko, Aritz Gorrotxategi, itzulpenaren arduraduna, beti bezala aritu dela esan behar, hau da, bikain.

Nobela honetan amodiozko istorio bat kontatzen da, adin desberdintasunak markatutako amodiozko istorioa. Gertakarien abiapuntua 60ko hamarkadan kokatuta dago, eta amodiozko istorio horrek garaiko konbentzio sozial guztiak apurtzen ditu. Istorio honen protagonisten artean alde handia dago adinaren aldetik. Harremanetan hasten direnean, mutilak oraindik ere ez ditu hogei urte bete, emakumeak berrogeita hamar urte inguru dituelarik. Bestalde, emakumea ezkonduta dago, eta ohikoa dirudien familia baten barruan agertzen zaigu, senarra eta bi alaba dituelarik. Nobelan amodiozko istorio hori (“istorio bakarra”) nola gauzatzen den kontatzen zaigu, nola eraikitzen den eta gero zein den bere bilakaera. Baina idazlan honetan argumentua bezain garrantzitsua da kontatzeko modua. Narratzaileak pertsona gramatikal desberdinak erabiltzen ditu istorioa azaltzeko; baina funtsean dagoeneko zahartzaroan murgilduta dagoen mutilaren ikuspegia eskaintzen du beti. Denbora iragandakoan sortzen den ikuspuntu horrek determinatzen du zer kontatzen den eta protagonistak istorioa nola ikusten duen, kontaera hausnarketarako aitzakia ere badelarik. Denbora igarotzeak inplikatzen duen mundu-aldaketa, gaztea ala zaharra izatea, edota oroimenaren beraren funtzionamendua bihurtzen dira hausnarketa horretarako gai.

Honelako istorioak istorio bakarrak dira, ez orijinalak direlako, baizik-eta pertsonen bizitzen erdigunean agertzen direlako.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak