kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Mendi-joak / Aingeru Epaltza / Elkar, 2017

Gailurraren makurkeriak Iratxe Retolaza / Argia, 2018-05-27

Haritz Monrealek Mendi literatura (EHU, 2017) saiakeran gogora dakarren moduan, diskurtso literario ugari garatu dira mendi-esperientzien inguruan: mendizaletasunak izan du kutsu heroikorik, oztopoak gainditzearen ikurtzat harturik; edo, esperientzia estetiko baten oihartzuna badakar, mendizalea paisaiaren miresle bihurturik; edo, elkartasunaren eremutzat irudikatu da, gailurrerantz elkarrekin ekitean gorpuzturik; eta besteak beste, menditartasun idiliko batek zeharkatu du euskal literatura erromantikoa (euskararen babesleku, harmoniaren gune, oreka iturri, eta abar). Mendiaren sinbologia eta mitologia horien oihartzunik bada Aingeru Epaltzaren Mendi-joak narrazio-bilduman, betiere ertzak agerrarazteko, edo esperientzien gazi-gozoak kontatzeko, edo jendetasunaren ahulguneez aritzeko.

Hamar narrazioetan mendialdearekin askotariko harremanak bildu dira, baina, guztietan aisialdi-jarduera da mendizaletasuna, nahiz eta aisialdiaren iruntzia ere kontatzen zaigun, mendi-langileei ere ahotsa ematen zaielako (mendi-gidariari, aterpeetako zerbitzariari, basozainari edo biologoari). Pertsonen arteko harremanak dira narrazioen muina. Narrazio-ahots ugari erabili ditu pertsonen arteko tentsioak eta minak kontatzeko (perspektibismoa, distantzia ironikoa, ume ahotsa, eta abar), baina, etengabeak dira narrazio-teknika zenbait, ikusmena eta elkarrizketak ardatz dituztenak: gorpuzkeraren eta aurpegieraren deskribapen xeheak, paisaiaren ñabardurak, desira-printzak, jauziak gertaeretan, ikuspegi-aldaketak narrazioan zehar…

Mendiak bizi ditu protagonista asko, eta grina horrek tirabirak dakarzkie senideekin, lagunekin, maitaleekin edo bere buruarekin. Mendi-giroan makurraldiak dituzte: bekaizkeria-sentimenduak, norgehiagokak, koldarkeriak, adiskidekeriak, eta abar. Izan badira gertaera edo ahots ugaritan gizonkeriaren oihartzunak, agerikoak eta hanpatuak, emakume zein gizon pertsonaiengan zauriak eragiten dituztenak. Mendiaren begirada erromantikorik ez da bilduman, garraztasunak, lehiakortasunak eta zaurgarritasunak jotako gizartea baizik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak